Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Imanol Pradales: "Mundu globalizatuari ez diogu inolako beldurrik. Sustraiak sendo dituen Herria gara, eta gure nortasuna zaindu eta indartzeaz gain mundu osoari transmitituko diogu"
Imanol Pradales EAJ-PNVren Lehendakarigaiak gaur Azkoitian hitzeman du euskal nortasuna finkatu eta mundu zabalean ezagutzera emango duela “gure nortasunak munduan bereizten gaituelako eta mundu global honetan lehiakortasuna irabazteko, txikitasunaren eta ezezagun izatearen edertasuna baliatu behar ditugulako”Argazkiak...
Imanol Pradalesek gaur hitzeman du Euskadi globalak eskaintzen dituen aukera guztiak arakatuko dituela hizkuntza, kultura eta identitate propioak izateak ematen digun berezitasuna baliatuta.Lehendakaritzarako EAJ-PNVk aurkezten duen hautagaia Azkoitian izan da Gipuzkoako zerrendaburu Bakartxo Tejeriarekin eta GBBko presidente Joseba Egibarrekin. Bertan azaldu ditu “gure kultura eta gure hizkuntza indartzen jarraitzeko” egiten dituen proposamen batzuk.
Imanol Pradalesek aldarrikatu du nortasun eta kultura bereiziak izateak Euskadiri ematen dizkion aukerak baliatu behar direla esparru hau indartzen jarraitzeko “Kultura lege bat garatuz, sortzaileei fiskalitatearen bidez eta beka eta dirulaguntzen bidez lagunduz. “Gure kulturaren nazioarteko proiekzioa sustatuko dugu Oteiza eta Chillidarekin egin bezala,euskal ondare kulturala zainduz eta transmitituz. Eta, jakina, euskara finkatzen jarraituko dugu, gure nortasunaren berezko elementua den aldetik, ezaugarri kohesionatzaile ere badugulako”, aurreratu du.
Pradalesek etorkizun oparoa irudikatu du euskararentzat “esparru digitalera eraman behar dugulako, teknologietara, pantailetara, haurren eta gazteen aisia euskaraz izan dadin. Bai eta lan eta enpresa mundura ere.Lan arloan ere eman diezaiokegu bultzada euskarari. Horregatik, euskal gizarteari neurri zehatzak proposatzen dizkiogu gure kultura eta gure hizkuntza indartzen jarraitzeko”, ziurtatu du.
Azkenik, Lehendakarigaiak gogora ekarri du apirilaren 21ean euskal gizarteak ereduen artean aukeratu beharko duela: kudeaketa eredu bat, esperientzia kontrastatua bermatzen duena, batetik, edo ziurgabetasuna, bestetik. Pradalesek ongizatean hazi daitekeen eta hazi behar duen Euskadiren aldeko aldarria egin du, eta azpimarratu du EAJ-PNVren proposamena dela hala egitea agenda hirukoitza abian jarriz: ongizatea, Euskadi nazio gisa nazioarteko testuinguruan garatzea eta desberdintasun berrien aurka borrokatzen duen gizarte proiektua eraikitzea.
"Nik ongizatean eta Herri gisa haztea proposatzen diot Euskadiri. Neuk ere nire onena emango dut, eginahalak egingo ditut jendearen bizimodua hobetzeko. Ondo egoteko, ondo bizitzeko eta ondo sentitzeko. Euskadik etorkizun hobea izango du guztiontzat. Promesa faltsurik gabe. Inor deskalifikatu gabe. Bakoitzak bere ekarpena eginez” amaitu du Pradalesek.
Bestalde, Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak Euzko Alderdi Jeltzalearen “ilusioa eta indar berrituak” azpimarratu ditu, baita etorkizuneko erronkei aurre egiteko dituzten proposamen ugariak -575 baino gehiago- ere. “Konponbide bideragarri eta eraginkorrak eskaintzen ditugu”, nabarmendu du; “ez dira orokorkeriak, benetako ekimenak dira arlo ekonomikoan, osasunean, zaintzan, etxebizitzan, segurtasunean, berdintasunean, autogobernuan...”. “Eta horretan ere beste alderdietatik bereizten gara”, gaineratu du.
Eusko Legebiltzarreko presidentea eta presidente-gai jeltzaleak PNV-ren boto-emaileak lokartzeko saiakeraz ohartarazi nahi izan du. “PNVk bai ala bai gobernatzen jarraituko duela sinetsarazi nahi digute, baina PNVk gobernatzen jarraitzeko, PNVri bozkatu behar zaiola da benetako egia bakarra”, ziurtatu du. Hori dela eta, alderdikide eta jarraitzaileak “indarrak batzera” animatu ditu, EAJ-PNVk Euskadiren geroa gidatzen jarrai dezan.
Euskadik aurrera egin du herri gisa
"Euskadik aurrera egin du herri gisa, nahiz eta ezker abertzaleak oztopo egin urteetan zehar". Aurrerapen hori "EAJk gidatutako" lorpen kolektibo baten emaitza izan da, "herri honen borondateari bide ematen jakin duena". Eta hori egin du "eredu demokratiko batekin, proiektu gauzagarriekin, elkarrizketarekin, kudeaketa onarekin eta herriaren gehiengoaren eskutik". Hori izan da Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko presidentearen hitzaldiaren ildo nagusia.
"Herri honek aurrera egin du bere eraikuntza nazionalean eta gizarte eraikuntzan", eta emaitza "ezker abertzaleak bere ametsik onenetan ere irudikatuko ez zuen" euskal eredua da. "Eta hori, EAJren eskutik egin da", azpimarratu du, EH Bilduk alternatibarik ez daukala azpimarratuz.
Egibarrek esan du galdera bat egin behar dela: zer ekarpen positibo egin dio ezker abertzaleak azken hamarkadetan herri honi", eta ondorioztatu du “EAJrekin eztabaidatu eta kontrastatu nahi ez izana iragana ezkutatu nahi dutelako dela”. Horren harira, ohartarazi du EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldunditik igarotako garaiak ez dituela aipatzen “inposaketari" lotuta daudelako.
Joseba Egibarrek estrategia populistak kritikatu ditu, "zenbat eta okerrago hobe dela” diotenena, herria maite ez dutelako, eta hori dela "etxekalte izatea”. Eta jarrera hori EAJren proiektu abertzalearekin alderatu du, printzipio eta balio komunitarioetan oinarritutako proiektuarekin, alegia.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31