Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko EAJ-PNVk zaintza eredu berri baten aldeko apustu irmoa egingo du
Eibarko jeltzaleek Maite Peña foru diputatuarekin topaketa egin dute, zaintza eredu "sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa" defendatzeko.
Zainketak eztabaida publikoaren lehen lerroan daude eta Eibarko EAJ-PNVk, Isabel Elorza presidentearen eta Josu Mendicute udaleko bozeramailearen eskutik, iragarri du zaintza-eredu berriaren ardatzak finkatzen dituen mozioa erregistratu duela eztabaidatu eta onar dadin. “Sendoa, eraldatzailea, feminista eta komunitarioa den euskal zaintza eredu baten alde egiten dugu, adostasunak eta akordio zabalak lortzeko gaia izango dena; zaintzaren inguruko herri-itun berria lortzera eramango gaituzten zutabeak", azaldu du Elorzak.
Horren harira, ‘Batzokiko Berbaldiak’ ekimenaren barruan, alderdi jeltzaleak topaketa bat egin du gaur arratsaldean Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Polititketako foru diputatuaren, alderdiko kargudun zein alderdizaleen, eta Gurutze Gorria, Agifes, Untzagako jubiletxea eta Debabarrenako Nagusien Kontseilua bezalako hirugarren sektore sozialeko ordezkarien parte-hartzearekin. EAJ-PNVk, jarrera "ireki" batetik, akordioak lortzeko "benetako elkarlana" defendatzen du, eta uste du "gai hau funtsezkoa dela ados jartzeko, Euskadik, Gipuzkoak eta Eibarrek aurrera egiten jarrai dezaten. “Eibartarrok ere eragile konprometituak izan behar dugu zaintza ereduaren eraldaketan", adierazi du Mendicutek; eta zehaztu du borondate kontua dela EAJ-PNV prest dagoelako "hitz egiteko, zehazteko eta adosteko".
Gogoratu du, osasun sistemaren eta euskal gizarte zerbitzuen kalitatea eta sendotasuna funtsezkoak izan direla covid-19aren pandemiaren aurkako borrokan; “eta, orain, itun sozial eta politiko berri bat adosteko garaia da, gure zaintza eredua lidergo eta erantzukizun publikoan oinarrituta eraldatzen jarraitzeko, sektorearekin, eragile nagusiekin eta inplikatutako gizarte erakundeekin lankidetzan”.
Josu Mendicutek azaldu duenez, "jauzi berri bat emateko beharrezko tresnak ditugu. Hiri-itun handi batera iristeko gure eskua luzatzen dugu; Eibar zaintza eredu unibertsal, pertsonalizatu eta kalitatezko baterantz gidatuko duen akordio zabal batera iristeko". Horretarako, EAJ-PNVk aurkeztu duen mozioak honako eraldaketa-ardatzak eta zainketa-eredu berriaren oinarri diren printzipio hauek jasotzen ditu:
1.- Pertsona, zainketa-eredu berriaren ardatza. Arreta pertsonalizatua, unibertsala eta kalitatezkoa izateko eskubide subjektiboa bermatzea.
2.- Zainketen profesionalizazioa. Zaintza-modu formal eta informaletan diharduten langileen lan-baldintzak sendotzea eta hobetzea, elkarrizketa sozialaren bidez eta laguntza-sistema indartuz.
3.- Etxeko zaintza lehenesten duen sistema. Adineko hamar pertsonatik zortzik etxean bizitzen jarraitu nahi dute. Horregatik, etxeko zainketak hobetzea eta berrikuntza txertatzea beharrezkoa da, zaintza profesionalizatuz, familia-zaintzaileari lagunduz eta komunitatearen parte-hartzea indartuz.
4.- Sistema inklusiboa eta berdinzalea. Zaintzaren ardura emakumeek izan dute historikoki eta, horregatik, beharrezkotzat jotzen dugu desberdintasun-egoera hori konpontzeko neurriak hartzea feminismo konprometitu eta berdinzale batetik, baita arraza edo jatorri etnikoarekin lotutako diskriminazioekin amaitzeko ere, lanerako segregazioa eta desberdintasun sozialak murriztuz.
5.- Koordinazio soziosanitarioa areagotzea. Gizarte eta osasun sistemen arteko lankidetza handiagoa eta hobea izan behar da, erabiltzaileek arreta integrala jaso dezaten euskal administrazioaren aldetik, mendekotasuna, dibertsitate funtzionala, gaixotasun mentalen bat edota gizarte bazterkeriako egoeraren bat izan.
6.- Komunitatea indartzea. Giza garapen iraunkorrerako gune gisa komunitate-loturak indartzea, gizarte-kohesioa eta zaintzarekin konprometitutako erakunde, elkarte eta pertsonen parte-hartzea areagotuz.
7.- Zainketen iraunkortasuna eta kalitatea bermatzea. Eraginkorragoak izanda kudeaketa hobetzea, horretarako baliabide ekonomiko berriak aztertuz eta egungo zainketa-ereduaren bideragarritasuna eta etorkizuneko ongizatea bermatuko duten neurri fiskal berriak hartuz, belaunaldien arteko konpromiso berrituarekin.
8.- Zainketen elkarlaneko gobernantza. Zaintza publiko eta komunitarioko eredu bidezkoago, berdintasunezkoago eta erantzunkideago baten alde egiteak berekin dakar elkarlaneko gobernantzako mekanismo berriak antolatzea: publiko-pribatua, publiko-publikoa, publiko-komunitarioa.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31