Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Legegintzaldiko Plana onartu da, hurrengo lau urteetako jarduera politikoaren ibilbide-orria
2023-2027 urteetarako Gobernu Taldeak landuriko Legegintzaldi Plana onartu zen atzo arratsaldean Urnietako Udalean ospatu zen udalbatzarrean.Legegintzaldi Plana Urnietako Udaleko Gobernu Taldeak datozen lau urteetan izango duen jarduera politikoa planifikatzen duen dokumentua da. Bertan, Udalaren misioa, ikuspegia, balioak eta helburu estrategikoak zehazten dira. Hau da, Gobernu Taldeak udalerriari buruz duen ikuspegirantz aurrera egiteko estrategikotzat jotzen dituen ardatz nagusiak jasotzen ditu. Era berean, legegintzaldian garatu nahi diren estrategia zehatzak eta zein proiektu edo jarduera-ildotan oinarritzen diren zehazten dira.
Udalaren misioari dagokionez, udalaren baliabideak eta eskumenak kudeatuz, Udalak dagozkion erabakiak hartuko ditu herritarren bizi-kalitatea erraztu eta hobetzeko, kalitatezko zerbitzuak eskainiz, urnietarrak entzunez eta parte hartzean oinarrituz.
Ikuspegiari dagokionez, Urnieta herri bizia, berdea, berdintasunezkoa, erakargarria, eta identitateduna izan dadin lan egingo da. Bestalde, besteak beste, zintzotasuna, hurbiltasuna, apaltasuna, ekitatea, konpromisoa, bikaintasuna eta inplikazio, bezalako balioak sustatuko dira.
Helburu estrategikoak
Lan-ildo horiek helburu estrategiko zehatzak izango dituzte. Gazteentzako herri erakargarria eta aktiboa eskaintzeko lan egingo da. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko baliabideak sustatu eta gaituko dira. Berdintasuna bultzatuko da. Kolektibo kalteberen prebentzioaren eta gizarteratzearen eremua indartuko da. Ingurumenaren eta bere baliabide naturalen iraunkortasuna hobetzen jarraitzeko urratsak emango dira. Etxebizitza sustatuko da. Neurriak hartuko dira Urnieta gero eta herri irisgarriagoa izan dadin. Euskararen erabilera eta normalizazioa sustatuko dira. Tokiko merkataritza indartuko da. Belaunaldien arteko espazioak sortuko dira eta asoziazionismoa bultzatuko da. Herriko hezkuntza-zerbitzuak eta azpiegiturak bultzatuko dira. Urnietaren balio turistikoa eta kulturala udalerrian eta udalerritik kanpo sustatzeko eta ikusarazteko lan egingo da. Eta herritarren parte hartzea ere bultzatuko da.
Legegintzaldi Plana Gobernu Taldea osatzen duten EAJ-ren eta PSE-EE-ren aldeko bozkekin onartu zen. EH Bilduk berriz, aurka bozkatu zuen.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31