Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Urretxu-Zumarragako EAJ-PNVren batzarrak Jon Luqui Albisua aukeratu zuen berriro Urretxuko alkategai, 2023ko martxoaren 22an.
Jon Luquik adierazi du erronka honi ilusioz heltzen diola, “Urretxuko proiektu estrategikoak bultzatzen jarraitzeko"
Jon Luqui Albisua Urretxun jaio zen 1968. urteko azaroaren 20an. UPV-EHUn zuzenbidean lizentziatua, bi urte eman zituen Belgikan europear zuzenbide ekonomikoan Master bat egiten. Ondoren, ESTEn ETEn Finantza kudeaketan Graduondokoa atera zuen eta Executive Masterra Deustoko Business Schoolean .
2003. urtean bere ibilbide politiko publikoa hasi zuen, lehendabizi Gipuzkoako Batzar Nagusietan bere barrutiko Ahalduna, eta handik hilabete batzuetara Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuko Plangintza eta Kudeaketarako Sistemen Zuzendari Orokorra izendatua izan zen. 2008. urtea geroztik Pasaiako Portu Agintaritzan Administrazio eta Kudeaketarako Sistemen Arloburua da, gaur egun, postu horretan eszedentzian dagoelarik. Hamar urte baino gehiagoz Urretxu-Zumarragako EAJ- PNVko Uri Batzarreko Presidentea izan da, hoietatik lau urte ere zinegotzi eta, gaur egun, Urretxuko Udalean alkatea da.
Enpresa munduarekin zerikusia duten gaiei buruz aparteko sentsibilitatea du, bereziki bere eskualdearen garapen ekonomikoari dagokionez, bertako Garapen Agentziko zuzendaria 2008. urterarte izan zelarik. 2001. urtetik aurrera bere lanak Urretxuko familia izaerako enpresa baten zuzendaritzarekin bateragarri egin ditu. 2021eko martxoan UGGASAko eta Urola Garaiko Mankomunitateko presidente izendatua izan zen, baita UGLEko patronatokoa ere.
Jon Luquik adierazi du erronka honi ilusioz heltzen diola, “proiektu estrategikoak bultzatzen jarraitzeko gure proposamenari jarraipena emateko intentzioarekin; uste dut bi legegintzaldi hauetan oinarriak jarri direla etorkizunean egin beharko diren hainbat proiektu garrantzitsuri aurre egiteko, eta horregatik 2019ko hauteskundeetako emaitzak berretsi nahiko nituzke.”
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/04/09
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31