Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/09/16

EH Bilduren diskurtsoak, beste behin ere, helburu bakarra du, Foru gobernua higatzea

Maria Eugenia Arrizabalaga: “Ez Gipuzkoako Foru Aldundiak, ez Bidegik ez dute EH Bilduk zuhurtzia-printzipioa aplikatzeko eskatzerik behar”
EH Bilduren diskurtsoak, beste behin ere, helburu bakarra du, Foru gobernua higatzea

EH Bilduk aurkeztutako mozioaren aurrean, Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan esan du, Eusko Abertzaleak batzarkide taldearen jarrera kontrakoa dela, arrazoi soil bategatik: ez Gipuzkoako Foru Aldundiak, ez Bidegik ez dutelako EH Bilduk zuhurtzia-printzipioa aplikatzeko eskatzerik behar, ezta BIDEGI sozietate publikoaren kontu espezifikoan N-1 errepideko bidesarietatik datozen funtsak mantenduko direla bermatzeko ere, Auzitegi Gorenean jarritako errekurtsoek aurrera egingo ez balute sor litezkeen erreklamazioei erantzuteko.

Arrizabalagak gogora ekarri ditu Aintzane Oiarbide Diputatuak, EH Bilduko bozeramaileari aurreko Osoko Bilkuran esandako hitzak: “Foru Aldundiaren eta Bidegiren jarduna "zuhurtzian" oinarritzen da. Bidesarien zenbatekoa itzuli behar izanez gero, nahikoa diru dago BIDEGI Garatzeko III. Hitzarmen Bereziaren kontu korrontean. Orain arte, aipatu kontutik 700.000 euro baino ez dira erabili Etzegarateko bihurguneak birmoldatzeko, bide-segurtasuna hobeto bermatzeko beharrezko obra, eta Bazkardoko lotunea hobetzeko proiektua idazteko behar den kopurua. Ez proiektuaren gauzatzea”. EAJ-PNVko bozeramaileak azpimarratu duenez, "bidesarietatik lortutako gainerako dirua EH Bilduk bere mozioan aipatzen zituen kontzeptu berberei soilik aplikatzen zaie: errepideen kudeaketa eta mantentze gastuak, alegia. 2019ko amaieran, proiektu berrietara bideratuko ez diren 13 milioi euro zeuden”.

Maria Eugenia Arrizabalagaren ustez, EH Bilduren diskurtsoak, beste behin ere, helburu bakarra du: Foru gobernua higatzea eta "iraganeko mamuak" elikatzea, kasu honetan, BIDEGIren kaudimenaren aurkako ezker abertzalearen ohiko kontakizun faltsua. Amaitzeko, "zenbat eta okerrago, hobeto" estrategia antzua alde batera uzteko eskatu dio Arrizabalagak oposizioko talde nagusiari, eta pandemiatik eratorritako zailtasunei hobeto aurre egiteko laguntzea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube