Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/04

Berritasuna hautagaitza jeltzalean etorkizuneko Lezo eraikitzen jarraitzeko

Lezoko alkatetzarako hautagaiak, Jesus Mari Martiarenak berretsi du legealdi honetan aldaketari bidea eman diotela eta duela 4 urte ekindako bideari jarraipena emateko eta etorkizuneko Lezo eraikitzeko hautagaitza taldea osatu dutela
Berritasuna hautagaitza jeltzalean etorkizuneko Lezo eraikitzen jarraitzeko

Jesus Mari Martiarena Lezoko EAJ-PNVko alkategai gisa aurkeztua izan ondoren, gaur maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaitza taldea aurkeztu dute jeltzaleek.

Lezoren alde lanean jarraitzeko ilusio eta gogoz dauden pertsona berriak eta gazteak batu dituzte taldera. Taldea berritu dute beraz eta alkategaiak adierazi duenez “Lezok behar zuen aldaketari bidea eman diogu legealdi honetan hainbat eta hainbat proiektu gauzatuz eta oraindik ere asko ditugu esku artean, horregatik lanerako talde sendoa eta esperientziaduna osatu dugu ekindako bideari jarraipena emateko eta Lezok aurrera egiten jarraitu dezan bermatzeko, Lezok ezin duelako berriz ere geldirik geratu, Lezok etorkizunari heldu behar dio”.

“Etorkizuna duen Lezo eraikitzen jarraitu nahi dugu, herritarren behar eta eskariei erantzunez, kudeaketa ona oinarri hartuta, gardentasunez, gertutasunez, gobernu onaren bidetik. Eta talde hau osatzen dugun pertsonak prest gaude erronkari heltzeko, udalaren gidaritzan jarduteko eta gobernatzeko, aldaketari jarraipena eman eta lezoarren eta Lezoren alde lanean jarraitzeko” aitortu du Martiarenak.

Talde sendoa, esperientziaduna, ilusioa eta gogoa duena:

Hauexek dira hautagaitza talde jeltzalea osatzen duten 15 pertsonak: 1. Jesus Mari Martiarena, 2.Laura Martínez, 3.Irlentz Ortega, 4.Laura Muñoz, 5. Ion Pombar, 6. Miguel Angel Sánchez, 7. Kontxi Muñoz, 8. Noemí Arberas, 9. Patxi Sarasola, 10. Juan Luis Urkizu, 11. Kike Figueroa, 12. Saioa Banores, 13.Irune Zabaleta, 14. Idoia Elorza, 15. Alfredo de la Puente.

“Profil ezberdinetako pertsonekin osatu dugu hautagaitza taldea, ingeniariak, abokatuak…. Taldeari eta bereziki herriari eta esku artean ditugun proiektuei izugarrizko ekarpena egingo diotela uste dugulako. Proiektu esanguratsuenen artean ditugu Altamira auzoaren berritzea edota Arraitoki eremuaren garapena” adierazi du Martiarena alkategaiak.

 “Gure lanaren oinarri izango dira orain artean zehaztutako lehentasun eta ardatzak: pertsonen ongizatea bermatu eta hobetzea, zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatuz eta herritarren beharrei egokitutako espazioak eraikiz eta kaleak irisgarriagoak eginez; tokiko ekonomia eta jarduera ekonomikoa indartuz, enplegua sortzeko; gure nortasuna eta kultura babestuz eta indartuz eta hori guztia pertsonen zerbitzura lan eginez gobernu ona oinarri hartuta” azpimarratu du.

“Gure helburu nagusia da etorkizuneko Lezo eraikitzen jarraitzea, herritarrei aukera berriak eskainiko dizkiena, eta orain arte bezala, udal baliabideak modu eraginkor eta zorrotzean kudeatuz egingo dugu hori, herritarren interesen defentsan jardunez” esanez amaitu du  Lezoko alkatetzarako EAJ-PNVko hautagaiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...