Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/02/23

Legealdi honetan emandako hitza bete dugu, gure ongizate eta gizarte kohesio eredua indartuta

Markel Olanok nabarmendu du eredu gipuzkoarrak lan duina eman behar diela kolektibo ahulenei, eta arreta egokia adineko pertsona guztiei

Markel Olano EAJ/PNVren diputatu nagusirako hautagaiak gaur nabarmendu du legealdi honetan Gipuzkoako gizarteari “emandako hitza bete dugula” eta “gure ongizate eta gizarte kohesio eredua indartu dugula, zerikusirik ez aurreko agintaldian gizarte politikan zegoen noraezarekin”. Adierazi du gizarte kohesioa ardatz duen eredu gipuzkoarraren zeregina dela “bai lan duina ematea kolektibo ahulenei, bai arreta egokia ematea adineko pertsona guztiei”; eta baita gaineratu ere kohesio hori “Gipuzkoan dugun txertorik onena dela populismo xenofoboari aurre egin diezaiogun, hark desberdinkeriatik eta beldurretik edaten baitu”.

Olanok gaur Zumarragan egin den lan jardunaldia batean hartu du parte, Gipuzkoako gizarte politika ardatz izan duena. Ekitaldi berean ere izan dira, besteak beste, Maite Peña Gizarte Politikako diputatua, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Jon Idigoras Zumarragako EAJ/PNVko alkategaia eta Jon Luqui EAJ/PNVko Urretxuko alkategaia. 

Jardunaldian zehar lan dinamikak egin dira, Gipuzkoako gizarte politikaren egungo egoera aztertzeko, eta baita geroari begira dituen erronka eta desafio nagusiak identifikatzeko ere. 

Alde batetik, hautagaian azpimarratu du 2015-2017ko Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapa bete zutela, eta beste hainbeste egingo dutela 2018-2021ekoarekin, zeinaren bidez Aldundiak “869 plaza berri sortuko dituen bere eskumeneko lurraldeko zazpi eskualdeetako gizarte zentroetan, egoitzetan eta eguneko zentroetan. Horrek esan nahi du 217 plaza sortuko direla urtero hurrengo lau urtean”.

Bestetik, ohartarazi du Estatuan dagoen muturreko bolada zentralista eta populista “mehatxu bat dela gizarte ehuna ahultzeko, gizarte eskubideak murrizteko eta berdintasun politikak erasotzeko”. “Gipuzkoan ez dago tokirik gure gizartea eta demokrazia ahultzen duten proposamenentzat, izan ere, lorpen sozialak eta ongizate eredu sozioekonomikoak erasotzen dituzte”, erantsi du Olanok, zeinak apustu egin duen Gipuzkoako gizarte “indartsu eta kohesionatu” baten alde, desberdinkeriaren aurrean “eredu eraginkorra bezain jasangarria baita”

Orobat, Olanok nabarmendu du “ibilbide orri bat” izateaz gain Gipuzkoako gizartearen zahartzeari “aurre egiteko”, Etorkizuna Eraikiz ekimenak Elkar-EKIN plana duela “gizartean dugun erronkari handienari aurre egin diezaiozun: egoera ahulenean dauden pertsonen inklusio soziala”. Horren harira, esan du desberdintasun maila ekonomikoa neurtzen duen GINI indizea jaitsi egin dela Gipuzkoan. “Zehatzago esanda, 2014ko 26,3 puntutik 2017ko 25,3 puntura jaitsi da”. Beraz, zoriontzekoa da esan ahal izatea Gipuzkoan, GINI indizearen 25,3 punturekin, eta Euskadin ere, 25,8 punturekin, askoz azpitik gaudela 28 kideko Europa baino (30,8 puntu) eta Espainia baino (34,5 puntu), non 2015. urteaz geroztik hamarren bat besterik ez baita jaitsi. Alabaina, ohartarazi du jarraitu behar dugula Gipuzkoako ongizate eredu sozioekonomikoaren alde apustu egiten, hirugarren sektorearekin lankidetzat eta sistemaren iraunkortasuna bermatuz”. 

Hautagai jeltzaleak adierazi du Gipuzkoa indartsua eraikitzen ari garela ekonomia arloan, kohesionatua gizarte arloan, indartsua erakundeen aldetik; elkarlanean aritzen dakien Gipuzkoa, lurraldeko eskualde guztien artean eraikia, eta gipuzkoar guztion etorkizunari heltzen dakiena”

Horregatik, Olanok gizarteari dei egin dio “lankidetzan” jarraitu dezan, proposamenei eta partaidetzari bide emanez. Gizartearen inplikazioa lortu eta herritarren partaidetzara ireki ezean, ez du ezertarako balioko. Denon artean eraiki behar dugu etorkizuna, gizartea erdigunean jarri eta aldaketaren lidergoa emanez", zehaztu du hautagai jeltzaleak.

Bere aldetik, Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak ohartarazi du Gipuzkoa Estatu eta Europako lurralde“kohesionatuenetakoa”bada ere, “oraindik hobetu egin behar dugula, zeren 35.000 pertsona ditugu pobrezia arriskuan edo egoeran; eta baita ere, biztanleen zati batek lana badu ere, pobrezia erlatiboan bizi da”. Eta gaineratu du horregatik guztiagatik, martxan jarri dugula Elkar-EKIN plana, zeinetara 70 eragile publiko eta pribatuk baino gehiagok bat egin duten, tartean Lanbide eta garapen agentziak direla,  beti ere enplegagarritasun aukerak sortzeko helburuarekin, baina ez bakarrik gizarte bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat, baita langabezian edo lan egoera prekarioan dauden pertsonentzat ere.

Bestalde, Joseba Agirretxea Kongresurako EAJ/PNVko hautagaiak adierazi duenez, Euskadin “gauzak ez ditugu bakarrik desberdin egiten, baita ere gauza desberdinak egiten ditugu”. Eta gogorarazi  du bere garaian Estatuko Mendekotasun legearen “aurka jarri ginela”, baina martxan jarri zenetik Euskadi dela lege hori “betetzen duen bakarra”. Horren harira, salatu egin du Madrilgo joera “gure eskumenak inbaditzeko, Estatuak lege zentralistak bultzatzen baititu, kafea denontzat. Eta Euskadiren eskumena baldin bada, ez dugu halakorik onartuko, eta Madrilen jarraituko dugu Euskadi kohesionatu eta soziala aldarrikatzen.” 

Eta amaitzeko, Senaturako EAJ/PNVko hautagaia den Maribel Vaquerok, bere aldetik, esan du “kultura demokratiko sendoa” duen Gipuzkoa ordezkatu nahi duela. Herritar kritiko eta askeen interesak defendatuko ditugu, gure balio demokratikoak, uneotan demokrazia bera zalantzan jartzen ari baita. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...