Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoaingo EAJk salatu egin du EHBilduk guztiz itxitako aurrekontuak aurkeztean izandako prepotentzia
Izagirreren ustetan “tristea da” gobernu taldeak “gainerako udal taldeen proposamenak jasotzeko inolako borondaterik gabe” aurrekontu proiektua aurkeztu izana
EAJ-PNVren ustez EHBilduk aurrekontuen inguruan eginiko azken agerraldian erakutsitako jarrera “prepotentea eta tristea” izan da. Izagirreren iritziz, ezin liteke guztiz itxitzat eman duten proiektu bat publikoki aurkeztera ateratzea; “otsailean zehar plenora eramana eta onartua izango dela” aurreratzea akatsa da, gainerako oposizioko udal taldeak eta haien lana gutxiesten baititu.
Jeltzaleek ez dute bat egiten gobernu taldeak adierazitako jarrerarekin, “iraganeko politika egiteko moduekin” erlazionatzen baitute, “kontsentsu eta adostasun zabalak bilatzetik urrunduz”. EHBilduk aurrekontuak aurrera ateratzeko beharrezko gehiengo matematikoa baduen arren, Izagirreren esanetan “ez dugu ulertzen nola aplikatzen duten rodilloa, gainerako alderdiek egin ditzakegun aportazioak eta hobekuntzak gutxietsiz”.
Azken gertakariak desegokiak izan diren arren, EAJ-PNVtik adierazten dute “jarrera eraikitzailearekin lanean jarraituko dutela, hobekuntza proposamenak aurkeztuz, Andoainentzako onuragarri diren ideia eta proiektuak sustatuz”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


