Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iridoyk, EAJ-PNV Irunentzat lantzen dabilen Hiri Proiektuan izan den elkarlana nabarmendu du
Hiriko agente desberdinekin, elkarteekin eta adituekin izandako topaketen harira, Irungo EAJ-PNVk irundar hiritarren ardurakoak diren gaiak jorratzen dituzten konferentzia multzo bat antolatu du
Irungo EAJ-PNVk bere Hiri Proiektua lantzeko eta hiritarrekin zein adituekin alderatzeko bilera eta ekintza dezente jorratu ditu jada. Hala bada, gaurko egunean, urtarrilak 30, Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaile eta alkategaiak, bere taldea lantzen dabilen Hiri Proiektuaren egoera eta datozen hilabeteetan izango diren jarduera desberdinak jakitera eman ditu.
Datozen asteetan orain arte izandako dinamikarekin jarraituko dutela esan du Iridoyk, non besteak beste, bost mahai inguru antolatu dituzten. "Pasaden urteko uztailean hasiera eman genion lan honi esker, pertsonengandik gertu egoteko aukera eta hauek Irunen inguruan duten errealitatea zein den jakiteko aukera ere izan dugu. "Lan handia da, baina aberasgarria izaten ari da oso, horregatik datozen hilabeteetan, maiatza bitarte, bide bera jarraituko dugu, guzti honek Irunek etorkizunean Hiri Proiektu sendo eta itxaropentsu bat izaten lagunduko baitigu" esaten amaitu du Iridoyk.
Halaber, Xabier Iridoyk argi azaldu nahi izan du mahai inguruek izango dituzten nondik norakoak, "mahai inguru hauen xedea, esan bezala, hiritarren ardura direnak eta gure Hiri Proiektuko ardatz nagusi direnak jorratzea da, eta horretarako ezinbestekoa eta interesgarria iruditu zaigu, ekimen hauetan nabarmendu ditugun gai horietan adituak direnekin eta baita beste erakundeetako kargudunekin ere kontatzea. Hitzaldi guztiak Palmera Montero Gunean ospatuko dira, horietako lehena datorren asteartean, otsailak 5ean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan egun gobernantza bezala ezaguna dena jorratuko da, Irunek etorkizunean izan beharko lukeen gobernu estilo berria zein den eztabaidatuko dute, Josu Erkorekak, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, Daniel Innerarityk, Globerannce-ko zuzendariak eta filosofia politikoan katedratiko denak, Xabier Barandiaranek, Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea denak eta Amaia del Campok, egun Barakaldoko alkateak" zehaztu du Iridoyk. "Are gehiago, bertaratzen den edonork mahai inguruaren bukaeran, bere zalantzak, galderak zein proposamenak plazaratzeko aukera izango du" adierazi du bozeramaile jeltzaleak.
Hilabete hauetan, EAJ-PNVk Irungo pertsonek bizi duten errealitatea zein den jakiteko lan irmoa egin du, hau izan baita hasieratik taldearen lehentasuna. Zentzu horretan, "pertsonekiko zuzeneko kontaktua lehentasuna izan da guretzat, beraiek baitira Irunen errealitatea hobeto ezagutzen dutenak" nabarmendu nahi izan du Iridoyk.
Bestalde, EAJ-PNVk erakunde desberdinen arteko koordinazioak duen garrantzia azpimarratu du, hala Irunen gaiak eta ardurak beste erakundeen agendetan ere islatu daitezen, eta hau mahai inguru parte-hartzaile hauek antolatzeko helburua ere izan da irundar jeltzaleentzat. "Irundar hiritarrekin, zein aditu edo bailarako pertsonekin eztabaidatu nahi ditugun gai garrantzitsuak ditugu eskuartean, esaterako; herriko enpresa txiki eta ertainen egoera, bide azpiegituren egoera, egun indarrean dauden giza politiken nondik norakoa, eta baita Irunen dugun segurtasuna eta elkarbizitza ere. "Etorkizun hobe bat eskaini nahi diogu Iruni, eta hau da gure konpromisoa, atzean utzi nahi ditugu egungo gobernu sozialistak eragiten dituen liskarrak eta kritika hutsak, guzti honek hiritarren ongizatea kaltetu besterik ez baitu egiten" jakitera eman du bozeramaileak.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



