Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/01/21

Lasarte Oriako EAJ/PNVk Jon Antxordoki aurkezten du alkategai

Lasarte Oriako EAJ/PNVk 2019ko hauteskundeei begira alkatetzarako Jon Antxordoki Rekondo aurkeztu du. 2015ean herrigintzan hasitakoa lasarteoriatarra, egun euskara batzorde-buru eta EAJ/PNV bozeramailea udaletxean
Lasarte Oriako EAJ/PNVk Jon Antxordoki aurkezten du alkategai

2015ko hauteskundeetan Lasarte Oriako EAJ/PNVk kirol-azpiegituren egoerari bultzada berri bat emateko proiektu integrala proposatu zuen alderdi bakarra izan zen: Atsobakarreko erabilera anitzeko gunea, Mitxelin kiroldegian kirolgune zentralizatua eta Lasarte Oriako gimnasioekin hitzarmen bat udal kiroldegiko bazkideei zuzendua. “Udal talde honek demostratu du Lasarte-Oriaren etorkizunean eragina izan dezakeela eta izaten jarraituko du” aipatu du Antxordokik. 

“Herriko zenbait eragileekin hizketan gaude gure 2019ko hauteskunde programaren zehetasunak kontrastatzen eta oraingoz, aurkeztu duguna, harrera ona izan du” aipatu dute alkategai jeltzaleek. “Lasarte Oriak potentzial handiko herria da eta eragileek duten indarra eta herriak dituen baliabideak uztartuz, 2030ko Lasarte Oria irudikatzen gaude”. 

2030 helburu izanda, Lasarte Oriako jeltzaleek berritasun gehiago dituzte. 1932tik martxan dagoen Batzokiko presidente berria emakumea da lehengo aldiz: Mª Jesus Iraola. Mª Jesusek Lasarte Orian komertzio propioa izandakoa, herriaren errealitatea ondo ezagutzen du. Euskaragintzan ere zer esanik handia izan zuen Zumaburu ikastetxean elebitasuna ezartzeko egin zituen lanak eta gaur, euskaragintza eta Euskal kulturaren eragilea dute presidente berria. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...