Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2019ko Aurrekontuen proiektu honen bitartez Irunen ditugun benetako beharrei erantzuna eman nahi diegu
Irungo EAJ-PNVk, Gobernu sozialistak aurkeztutako proiektuaren balorazioa aurkeztu du, bere ildo erabakigarrienak azpimarratu ditu eta entzuteko eta erabakitzeko jarrera ere adierazi du
Hiru aste pasa dira jada oposizioko taldeek 2019ko Aurrekontuei begira Gobernu Sozialistaren proposamena jaso zutela. "Gure taldeak hiriak egun dituen oinarrizko beharrekin aztertu eta alderatu duen proposamen bat" adierazi du Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, "besteak beste gure hiri proiektuan jaso ditugun funtsezko beharrak, erabakigarriak izango dira gure botoaren zentzua ematerako orduan, eta baita egingo ditugun proposamenetan ere. Izan ere, hasiera-hasieratik, gure helburuetako bat Irunek eta irundarrek urteetan erantzunik gabe izan dituzten beharrak konpontzea izan da eta, hala Irun jada aipatu dugun erreferentziazko hiria izan dadin".
Era berean, bozeramaile jeltzaleak, gobernu sozialistak aurkeztutako proposamenak jasotzen ez dituen hainbat behar eta proposamen nabarmendu nahi izan ditu, "erabat onartezina iruditzen zaigu, bere aurrekontu proposamenean Irunerako hain ezinbestekoak diren proiektuak garatzeko edo aurrera pausoak emateko diru kopururik ez bideratzea. Hala nola, Santanok eta gobernu sozialistak ez dute diru kopurutik begietsi; Hegoaldeko Ingurabidearen bigarren faseari hasiera emateko, Plaiaundiko kirol-instalazioak lekualdatzeko, edota hirian ditugun etxebizitza hutsen alokatzea sustatzen duen Bizigune programa bultzatzeko. Gure ustetan gure hiriak aurrera egin dezan, hobetu dadin eta etorkizuneko hiri bihurtu dadin, sozialistek alde batera uzten dituzten proiektu eta programa mordo hauek, giltzarriak dira guztiz. Ez bada Hegoaldeko ingurabidearen bigarren faseari hasiera emateko ezta honen proiektua idazteko partidarik zuzentzen, hirian egunero jasaten ditugun trafiko-arazoak ez dira konponduko, ez dugu inolako hobekuntzarik lortuko; Plaiaundiko kirol instalazioen inguruan ere, honi ez bazaio beharrezkoa duen diru kopurua zuzentzen, berriro ere, urteetan geldirik egon den lekualdaketa blokeatuta geratuko litzake berriro ere, eta guzti hau pentsaezina da guretzat".
Bizigune programari dagokionez, EAJ-PNV harrituta adierazi da, "ez dugu ulertzen, nola Eusko Jaurlaritzatik datorren programa bat izanik, eta hiriko etxebizitza hutsen alokairua sustatzea helburu duen programa izanik, gobernu sozialistak bere proposamenean programa hau babesteko eta sustatzeko inolako udal-partidarik ez ezarri izana. Batez ere, kontuan izanik azken bi urteotan, bai 2017an eta baita 2018an ere, Udalak programa honi diru-kopuru bat planteatu dionean. Hiriko alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzea ahalbidetuko luke programa honek, eta horrela, dauden eskaerei erantzun osatuago bat emateko aukera ere izango genukeela iruditzen zaigu guri. Baina badirudienez, Santano jaunak eta gobernu sozialistak ez dute beharrezkotzat jotzen Udaletik alokairuko etxebizitzak sustatzea. Zeintzuk dira orduan egungo gobernua mugiarazten duten premisak edo interesak? Non geratu da gaur egun hirian ditugun beharrei erantzuteko onuragarriak diren programa zein proiektu bultzatzeko gobernuaren borondatea? ".
Bestalde, Iridoyk Gobernu Programan txertatuta dagoen, eta Udalbatzak onartu zuen Auzo Planaren betetzean hutsuneak ikusi dituela ere adierazi du. "Badirudi, duela urte batzuk Osoko Bilkuran onartu genuen hiriko auzoak hobetzeko <>, Santanorentzat eta gobernu sozialistarentzat jada ez dela garrantzitsua. Zer, non geratu da San Miguel auzoko futbol zelaiaren eraikuntza? Berio kalearen berrurbanizazioa? edo Meaka auzoaren sarbidearen hobekuntza, zubi berri eta Blaia bidegurutzean biribilgune berri baten bitartez?". Hori dela eta, Iridoyk, bere taldearen ustetan Santanoren gobernu sozialistak aurkeztu duen proposamena hobetzeko aukera handiak daudela jakitera eman nahi izan du.
Halaber, eta amaitzeko, Xabier Iridoyk erantzukizunagatik eta hiriaren etorkizunaren hobe beharrez, gobernu sozialistarekin zein beste oposizioko taldeekin ere hitz egiteko eta adosteko aldez aurreko jarrera izango dutela jakitera eman du, " 2019ko aurrekontu honek, orain arte lozorroan egon diren eta pertsonen egunerokotasuna hobetzen lagunduko duten proiektuen garapena bizkortu beharko lukeela uste dugu. Guk orain arte bezala Irun hiri eredugarri bihurtzeko lanean jarraituko dugu, gure hiri proiektua eta Irungo hiriak dituen premisak erreferentziatzat hartuta. Nahiz eta gobernu sozialistaren aldetik engainuzko negoziazioak izan diren Kreditu modifikazio korapilatsu batetik gatozen, uste dugu beharrezkoa dela ezeren gainetik Irun eta bere hiritarrak ezartzea, horregatik beste taldeen iritziak entzuteko eta adosteko, nahiz eta konfiantza pixka batekin abiatzen garen".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


