Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, Santano Irungo alkate izaten jarraitzeko gaitasuna zalantzan jarri du
Bi hilabete pasa dira jada, Ikerketa Batzordeak Santano alkatea politikoki gaitzetsi zuela, Iridoyk eta EAJ-PNVk Korrokoitzen izandako kudeaketarengan susmoak eta akusazio faltsuak, fede txarrez hedatu nahi izanagatik. Are gehiago, guztiz frogatua geratu zen kudeaketak udal irizpide teknikoak eta hirigintzaren legediak momentu oro zehatz-mehatz bete zituela.
Halaber, Ikerketa Batzordeak izan dituen ondorio irmoen harira, Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, egun hiriko alkatea den Jose Antonio Santanok, alkate izaten jarraitzeko dituen gaitasunak zalantzan jarri ditu. Iridoyk gainera beste behin "Korrokoitzen izan genuen kudeaketa legezkoa eta eraginkorra izan zen. Urteetan ahaztuta eta modu narriatuan zegoen eremu bati erantzuna eta konponbidea ematea lortu genuen. Udal teknikariek, hirigintza gaietan profesionalak direnek eta baita bertako jabegoak ere bermatu duten prozesua izan da. Bertan lanean izan diren guzti horiei ere beraien lana eta konpromisoa eskertu nahi diet" aipatu nahi izan du.
Era berean, bozeramaile jeltzaleak, "Santanok, guk egindako funtsezko lan zintzo, eraginkor eta leialaren kontra, fede txarrez, ele gaiztoak barreiatu eta sustatu zituen" gehitu nahi izan du, hala berretsi du Ikerketa Batzordeak gainera. "Santanok, hainbeste urtez alkatetzan egon ondoren, onartezinak diren nagusikeria jarrerak eta tikak bereganatu ditu. Horregatik ezin ditu jasan, berak konpondu ez dituen hiritarren arazoei, beste Udal Taldeek eta EAJk aukerako konponbideak eskaintzea", eta honek udaletxe baten buru izateko gaitasunak guztiz deuseztatzen dizkiola ere azpimarratu du. "Udaletxearen ikuspegi patrimonialista du Santanok, berea dela uste du. Horregatik erabiltzen ditu gezurra eta gaizki-esateak besteen aurka" esaten azkendu du.
"Santanori, -gehitu du Iridoyk- Udalbatzak onetsi dituen Ikerketa Batzordearen ondorioak direla eta, EAJ-PNVtik bertan aipatzen diren erantzukizun politikoak bere egitea eskatzen diogu". Iridoyren iritziz, Santanoren jarrerak "Irunen eta irundarren irudiari kalte egiteaz gain, agerian uzten du bere borondate demokratiko eza, eta begirunerik gabeko manipulazioaren eta beste alderdi politikoekiko erasoaren alde egiten duen apustua".
Azkenik, EAJ-PNVko bozeramaileak "guk zintzotasunez, ardura betez eta Irundarren alde lanean jarraituko dugu. Gure hiriak dituen aukeretan sinesten dugulako, egun bizi dugun egoera atzean utzi nahi dugulako eta Irun guztiontzako hiri aurrendari bihurtu nahi dugulako" adierazi du. Eta bukatzeko, "elkarrizketaren eta akordioaren bidetik jarraituko dugu, Santanok jorratzen dituen jarrera manipulatzaile eta iraingarrien aurka" nabarmendu nahi izan du.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/07/31
DONOSTIA
2026/07/29
Urnieta
2026/07/03
Zarautz
2026/06/30
Oarsoaldea
2026/06/24
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



