Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Kreditu modifikazioa Irunen
Gaur, urriak 19, Irungo Udaleko oposizioko taldeek, Si Se Puede Irunek, EAJ-PNV Irunek eta Eh Bildu Irunek, gobernu sozialistarekin kreditu modifikazioaren inguruan izan dituzten negoziaketen ondorioak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dute. Agerraldia hiru zatitan banatu dute: negoziazioari hasiera eman arte gertatu zenaren analisia, negoziazioa bera eta "Auzoen bultzada" izeneko ekimen multzoaren azalpenak.
Egoeraren analisia:
Zazpi hilabete pasa dira jada, Irungo Udalak gure hiria hobetzeko hiru milioi dituela bere esku. PSEk, ordea, hilabeteotan diru kopuru hau ahalbidetu eta bideratu beharrean, egun PPSOE blokeak ez duenez gehiengoa batzen, eta desberdinekin negoziatzeko duen ezgaitasuna eta ahultasun politikoa agerian gera ez daitezen, nahiago izan du dirua ezkutuan mantendu.
Baina, izan diren mugimenduei esker, irailean azkenean PSE behartuta ikusi da hiru milioi horiei irtenbidea ematen. Horren harira, egoera zein zen ikusita, PPSOE blokea osatzen ez dugun taldeok alternatiba plural eta baliagarri bat proposatzea erabaki genuen. Honek PSEk egindako proposamenen %50a, PPren zenbait iniziatiba eta beste hainbat proposamen berri barne hartzen ditu; bulego berdea, gazteriarentzako gunea garatzeko diru saila, komertzio txikiari laguntza, etab.
Negoziaketa:
Paez jaunak behin gure proposamen berritua eta aurrerakoia jaso ondoren, eta argazkitik kanpo ez geratzeko esperantzarekin, gurekin biltzeko eta negoziatzeko premia ikusi du. PSEk gure proposamenari baietz esateko, mahai gaineratu duen planteamendua, hainbat ekimen eranstearena izan da, eta hemen duzue hauen inguruko gure analisi eta iritzia:
- Lapitze kalearen berrurbanizatzea: Premiazko obra dela deritzogu, baina Plaiaundiko kirol instalazioak Txenperenean kokatuko diren edo ez jakin baino lehen, diru kopuru hau ekimen honi zuzentzeak ez du zentzu handirik. Hala ere, datozen hilabeteetan landuko diren 2019ko Aurrekontuetan, kirol instalazioen proiektuarekin batera, kale honen birmoldatzeari zuzendutako diru kopuru hau txertatzeko konpromisoa adierazi nahi dugu.
- Ensantxe plazan, Cipriano Larrañaga eta Republika Argentina kaleen arteko bidearen proiektu erredakzioa: Kale horren berrurbanizazioa, eremu berean eraikitzen ari diren etxebizitza multzoen obren baitan dago, hortaz, momentu honetan diru kopuru hori ez da presazkoa.
- Udaletxeko leihoen berritzea: Udaletxeko teilatua konpondu ahal izateko diru kopurua proposamenean txertatu dugu, ez ordea, leihoak konpontzeko beharrezkoa izango litzakeen kopurua. Datozen 2019ko Aurrekontuetako diru partida bat izan daitekeela uste dugu eta.
- Emigrazio eraikinaren estalkia eta fatxada konpontzea: Erabilera publikoetarako ezinbestekoa iruditzen zaigu eraikin honen birmoldatzea, baina oraindik ministro Kontseiluak ez du onartu hau Udalari ematea. Ondorioz, onespen horren menpe dagoenez erabakia, behin modu ofizialean jabetza udalarena denean, orduan bai, 2019ko Aurrekontuen bitartez bideratu liteke.
- Merkataritza eredu berri bat finkatzeko Plan Estrategiko baterako estudioa: Diru kopuru hau onartu egin dugu, eta gainera analisiaren parte izatea ere hitzartu dugu.
Paez jaunari, bere ekimenen inguruko gure jarrera azaldu ondoren, azkenean gurera batuko den balioetsi behar duela esan digu. Irundar hiritarren eskaeretan eta beharretan oinarritutako proposamen onuragarri hau berriz hausnartzea espero dugu.
Bestalde, 2019ko aurrekontuen inguruan dagoen aurreikuspen ona ikusirik eta hemendik hilabete gutxira, Gipuzkoako Foru Aldunditik Irunera iritsiko den aparteko diru kopuruaren ondorioz, asmo handiko kreditu modifikazioa aurkeztea bidezkoa dela iruditzen zaigu. Horregatik, gure auzoek dituzten beharrei eta eskaerei erantzun ahal izateko, momentu honetan eskura dugun diru zati nabarmenaz baliatzea, bidezkoa iruditzen zaigu.
Hauek dira bai kreditu modifikazioan atxikitzen ditugun eta Paez jaunari helarazi dizkiogun ekimen berriak:
AUZOEN BULTZADA
OINEZKOEN ARDATZ ETA ESPALOIEN HOBEKUNTZA 100.000€
- Cesar Figuerido kaleko 5.en zenbakitik aurrera egun ez dagoen 20 metroko espaloia eraikitzea (ARTIA)
- SAN MIGUEL auzoko espaloien hobetzea
- Tadeo Murguia kaleko, 1 eta 5 zenbakien arteko, desberdintasunak eta kroskak dituen espaloiaren konpontzea (SANTIAGO)
ARGIZTAPEN HOBEKUNTZAK 30.000€
- Embajador Pedro Aristegui plazako argiztapenaren hobekuntza (PUIANA)
- Jacobo Arbelaiz kaleko azken zatian farolak ezartzea (CENTRO)
HAUR PARKEEN HOBEKUNTZAK ETA BESTE BATZUK
- Zurbaran kaleko parkearen handitzea eta umeentzako jokoak ezartzea(ARTIA) 50.000€
- PINAReko haur parkearen mantenua eta zoruaren errefortzua. 50.000€+150.000€
- Berroarantz igotzeko zubian eskudela ezartzea (MEAKA) 10.000€
- Gain-Gainean parkean komun publiko bat ipintzea (LAPITZE) 12.000€
Bukatzeko, hiru alderdiek jakitera eman dute, Irun eta bertako hiritarren ongizatea hobetzeko ezinbestekoak direla tolerantzia eta aniztasuna, jarrera itxiek kalte besterik ez dutela egiten. Hiri Proiektuak ulertzeko modu desberdinak errespetatu egin behar dira, are gehiago horrelakoetan beti izango dira eta guztion gustuko puntuak eta. Irunen bizi dugun errealitate berria ulertzeko eskatzen diogu PSEri, hau baita bidea. Dinamika hau propio bezala jasotzea espero dugu. Ea PSEk Irun 35 urtez gobernatu izanatik, hiria berea dela pentsatzeari uzten dion, eta errealitate berri honetan elkarrekin lanean hasten garen.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


