Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lazkaoko EAJ-PNVk Kepa Zubiarrain aukeratu du Lazkaoko alkatetzarako hautagai
Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatua den lazkaotar honek esperientzia dauka bai kudeaketan baita udalgintzan ere. Legealdi honetan udalean egindako lan bikainari jarraipena emateko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko pertsona egokia dela diote jeltzaleek
Lazkaoko EAJ-PNVk amaitu du datozen udal hauteskundeetarako alkategaia aukeratzeko barne prozesua eta batzarrak aho batez erabaki du Kepa Zubiarrain lazkaotarra zerrendaburu izendatzea. 1969an jaioa, ezkondua eta 3 seme-alaben aita, Ekonomi eta Enpresa Zientziatan lizentziatua da eta arlo pribatuan lan eskarmentu handia izateaz gain, badu udal kudeaketan esperientziarik ere, Lazkaoko Udalean zinegotzia izan baitzen 1995-1999 legealdian. Momentu hartan bezala, oraingoan ere, independente bezala joango da zerrendan.
Deustuko Unibertsitatean ikasketak amaitu ondoren, enpresa auditoretza lanetan ibili bazen ere, bere lan ibilbidearen zatirik handiena ESTANDA Fundiciones S.A. enpresan egin du. Azken 17 urteetan, gainera, aipatu enpresako finantza departamentuaren ardura izan du beregain. Zinegotzi izan zen legealdian, berriz, alkateorde izan zen eta Ongizate saila izan zuen bere ardurapean.
Lazkaoko EAJ-PNVk legealdi honetan bere udal taldeak egindako lanari jarraipena emateko pertsonarik egokiena dela iritzi dio, bere gaitasun, esperientzia eta konpromisoagatik.
Orain urratsak egiten jarraitu behar du Lazkaoko EAJ-PNVk, hau da, Kepa Zubiarrainek alboan izango duen lantaldea osatzea eta Lazkaoren beharrei eta etorkizuneko erronkei erantzuna emango dien programa lantzea.
Inazio Estensoro, Uri Buru Batzarreko lehendakariaren hitzetan “Legealdi honetan gure udal taldeak egin duen lan bikainari jarraipena emateko eta gure herriaren etorkizuneko erronkei erantzuteko pertsona egokia dela uste dugu. Felix Urkolak eta bere lantaldeak egindako lanaren lekukoa hartuko du Kepak eta ilusioz emango dio jarraipena lan horri”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/07/31
DONOSTIA
2026/07/29
Urnieta
2026/07/03
Zarautz
2026/06/30
Oarsoaldea
2026/06/24
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



