Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Amaia Etxeberria izango da EAJ-PNVren Azpeitirako alkategaia.
Aste honetan EAJ-PNVk ospatu duen Herri Batzarrean aukeratua izan da.
Amaia Etxeberria Etxeberria izango da EAJ-PNV-n Alkatetzarako zerrenda burutuko duena, hurrengo udal hauteskundeetan.
Amaia Etxeberria —48 urte ditu eta hiru seme-alaba— 2015 urtetik Azpeitiko udalean zinegotzia da. Udaletxean sartu aurretik, familiako enpresan eta dekorazio munduan lan egin du.
EAJ-PNV-k hurrengo hauteskundeetarako zerrendaburua hautatzeko orduan indarra eman dio ere Azpeitiak lehen aldiz alkate emakumezkoa izateko aukerari. Baita, hautagaiak herriko giza eta kultur bizitzan duen parte-hartzeari ere, Itsasi dantza taldean eta Julian Barrenetxea abesbatzan.
Hautatua izan ondoren, Amaia Etxeberriak adierazi du, “Azpeitirako eta azpeitiarrentzat lan egitearen erronkari arduraz eta ilusioz egingo diola aurre” .
Hautagai berria aukeratua izan den batzarrean bertan, jeltzaleek egungo zerrendaburu eta bozemaile den Aitor Gorrotxategiri, herriarentzategindako lana eta ardura eskertu diote.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


