Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/09/26

Errenteriako EAJ-PNVk urtero ospatzen duen San Migeletako Festan parte hartzera animatzen ditu errenteriarrak

Urteroko ohiturari jarraiki, Errenteriako EAJ-PNVk San Migel festa antolatu du ostiralean, bere patroi duen Aralarko Mikel Deunaren egunaren harira. Haurren txokolatadak emango dio hasiera jaiari, horrela, Koldo Mitxelena plazara inguratzen diren haurrek txokolatea eta bizkotxoekin gozatzeko aukera izango dute. Ondoren izango dute helduek bere txanda, betiko moduan sardinak, marmitakoa eta sagardoa eskainiko zaizkie eta.
Errenteriako EAJ-PNVk urtero ospatzen duen San Migeletako Festan parte hartzera animatzen ditu errenteriarrak

Jeltzaleek urtero antolatzen duten festa honetarako hitzordua, ostiralean, hilaren 28an izango da aurten. Esan bezala, txokolatadak emango dio ospakizunari hasiera, arratsaldeko 17:30tan Batzoki parean. Jarraian, 19:00ak inguruan, sardinak, marmitakoa eta sagardoa dastatzeko aukera izango du festa honetaz gozatzera hurbiltzen den orok, leku berean, Koldo Mitxelena plazan.

EAJ-PNVk urteroko hitzordu honetara gonbidatu ditu errenteriar guztiak, jai giroan jaki gozoez gozatzera. “Errenteriako EAJ-PNVko kideontzat oso berezia bilakatu da urteroko ohitura egin dugun festa hau, jai giroan eta era naturalean errenteriarrekin egoteko eta horiei entzuteko aukera ematen digu eta. Adin-tarte guztietako herritarrekin, jatorri eta pentsaera desberdinetakoekin, harremanak sendotzeko aukera ematen digu egun honek eta herritarren beharrei entzuteko baliagarri izaten zaigu. Gure ateak zabalik dauzkagu edozein egunetan gurekin bere kezkak partekatu nahi dituen ororentzat, baina konturatu gara horrelakoetan, jai giro informalagoan, errazagoa egiten zaiela herritarrei dituzten kezkak gurekin elkarbanatzea. Egun polita da, beraz, guztiok gozatzeko modukoa, baina baita herritarren beharrei entzuteko baliagarria ere. Asko pozten gaitu, haurrek nahiz nagusiek nola gozatzen duten ikusteak eta  gustura heltzen diogu jai hau antolatzearen urteroko lanari” adierazi du, Elixabete Murua Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarreko lehendakariak.

Alderdi Egunera joateko autobusa

Jeltzaleek, Era berean, errenteriarrak animatu dituzte igandeko Alderdi Egunean parte hartzera. Alderdikideei nahiz alderdizaleei jakinarazi nahi izan diete irailaren 30ean ospatuko den Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu dutela. Autobusa 9:00etan irtengo da batzoki zahar pareko autobus geltokitik. Autobusean joan nahi duen orok Batzokian bertan edo telefonoz, 943 00 25 09 telefonora deituta, eman dezake izena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...