Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Markel Olanok gidatzen duen gobernuak politika desberdinetan asmatu egin du, ekonomiatik hasi eta gizarte politiketaraino
Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak Politika Orokorreko Osoko Bilkuran adierazi du, Diputatu Nagusiak agerian utzi duela elkarrizketa antzuaren eta geldialdiaren garaia atzean utzi duela Gipuzkoak. “Foru Gobernua modu eraginkorrean jardun da, 2015ean Batzar Nagusi hauetan bertan onartutako Kudeaketarako Plan Estrategikoaren aplikazio eta garapenean”.
“Markel Olanok gidatzen duen gobernuak – jarraitu du – politika desberdinetan asmatu du, ekonomiatik hasi eta gizarte politiketaraino. Urrun geratzen zaigu, 2015a, Gipuzkoako lurraldeak hainbat behar eta erronkari aurre egin behar zion hura. Erronka guztiak identifikatu eta Kudeaketa Plan Estrategikoan txertatu genituen, eta aipatu planaren aplikazioak eta garapenak azaldutako emaitza da aurrez aurre duguna”.
“Gure balorazioa oso positiboa da – erantsi du – ez bakarrik ekonomiak onera egin duelako, ez bakarrik agindutako proiektu guztiak gauzatu direlako; baita ere partekatua den eredu berri baten eskutik, lurraldearen etorkizuna lantzen, dagoeneko pauso handiak eman direlako. Eta Eusko Alderdi Jeltzaleak bat egiten du nola ez, modu eraikitzaile horrekin”.
“Argi dago fiskalitate arloan hartutako neurriak, gure ekonomian eragin positiboa izan dutela. Zerga arau batzuetan aldaketak ezarri ditugu lurraldeko suspertze ekonomikoa sustatzea eta gure erakunde publiko guztiei, bakoitzari dagozkion politika publikoak, -eta hauen artean bereziki, gizarte politikak- aurrera eramateko baliabide nahikotasuna bermatzea xede”.
“Etorkizuna Eraikiz programaren eskutik, etorkizuneko Gipuzkoa diseinatzen ari gara, baloreetan oinarritutako proiektuak medio, eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz. Proiektuak jasotako programa nagusiak martxan dira jada – esan du Arrizabalagak – Ziur ziberseguritate zentroa, Adinberri zahartzaroaren arreta eta mendekotasun arloan erreferentziazko zentroa, Zubietako Ingurumen gunea, edota elektromugikortasun eta eraginkortasun energetiko poloa. Eta guzti hau, langileen partaidetza enpresetan, kontziliazioa edo boluntariadotza sustatuz”. “Herritarrek – azpimarratu du – ez gaituzte hautatzen antzukeriatan jarduteko, gizarte bezala dituzten arazoei aurre egiteko baizik”.
“Asko dugu egiteke aurretik, noski – jarraitu du EAJ-PNV bozeramaileak – eraginkor frogatu diren politikak aplikatzen jarraitzeko unea da, Gipuzkoa krisitik atera eta behar zuen bultzada eman dien politikak, alegia”. “Datuok – esan du – EH Bildu eta Podemosen diskurtso demagogikoa agerian uzten dute”.
Amaitzeko bozeramaile abertzaleak, Maria Eugenia Arrizabalagak bere egin ditu Markel Olano Diputatu Nagusiaren hitzak Legebiltzarrean onartutako autogobernu ponentziaren oinarrien inguruan: “Kontsentsurik zabalena lortzen ahalegindu behar dugu baina ezin dugu onartu Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubiderik ez duenik. Atzera egingo dugu ez badugu gure geroa erabakitzerik, erakundeak gelditzen badira eta herriari bizkarra ematen badiogu”. “Eusko Alderdi Jeltzaleak – amaitu du – ematen dio politikaren ikuspegi eta jarduera honi, eta bide honetan jarraituko du Gipuzkoan ere”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


