Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Arrasateko EAJ-PNVren argibide oharra
San Juan bezperan herriko plazan jarritako pankartaren eta horren inguruan sare sozial zein herriko hedabideetan argitaratu diren mezuen harira, Arrasateko EAJ-PNVk ondorengoa adierazi eta argitu nahi du:
Lehenik eta behin, EAJk, alderdi eta udal gobernu gisa bizikidetzaren aldeko apustu irmoa egin du eta egingo du beti eta horri lotuta, guztionak diren espazio publikoak zaindu eta horiek errespetatuak izan daitezen lan egiten du.
Kasu honetan, herriko plaza arrasatear guztion topagunea da, elkarbizitzarako gunea, alegia, are gehiago jai egunetan, plaza hori baita, hain zuzen, festen ekintzen eszenatoki nagusia. Eta ez dezagun ahaztu, festak, espazio publikoak bezalaxe, guztionak eta guztiontzat direla eta politizatu gabeko jaien alde egin nahi dugula.
Joan den larunbatean aipatu plazan pertsona batzuek ETAko bi presoen aurpegiekin egindako pankarta bat jarri zuten, guztiona den espazioa politizatu nahian eta kontutan izan gabe herriko sentsibilitate ezberdinak, horregatik pankarta kendu zen.
Edonola ere, EAJ–PNVko zinegotzia ez zen inondik-inora botila apurtu batez baliatu pankarta hori kentzeko. Arrasateko etorkizuna ezin da gezurretan oinarrituta eraiki.
Gertakari eta mezu horien guztien aurrean, EAJ-PNVk onartezinatzat jotzen du zinegotziaren eta noski, alderdiaren aurkako eraso zuzena eta gaineratu du, edozein kasutan errespetua eta egia direla bizikidetzaren aldeko ukaezinezko printzipioak.
Guztia ez da zilegi, hori dela eta, edozein aitzakiaz baliatuta modu pertsonal eta zuzen batean alderdiko zinegotziak eta alderdia bera kaltetu nahian dabiltzan pertsonei eta kanpaina hau martxan jarri dutenei, ERRESPETUA eskatzen diegu. Elkarbizitzan zinez sinesten badugu, erasoak, irainak eta tankera honetako kanpainak albo batera utzi eta elkarlan-bideak jorratzea beharrezkoa da.
Amaitzeko, EAJ-PNVk, datozen egunak jai giro eder eta baketsuan igarotzea opatzen die arrasatear guztiei.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



