Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/05/31

Usurbilgo EAJ-PNVk aire kalitatea kontrolatzeko kabina jartzea exijitzen du

EAJ-PNVko udal taldeak pasadan urteko irailean aire kalitatea neurtzeko kabina jartzearen eskaera baimentzea exijitzen dio alkateari eta bere jarrera oztopatzailea dela dio
Josune Urkola

Josune Urkola bozeramaile jeltzaleak honakoa esan du: Lasarteko kabinaren aurka egindako sabotajeari buruzko informazioa prentsan agertu ondoren jakin dugu Usurbilgoa oraindik ez dagoela ez jarrita eta ez martxan. Orain dakigu maiatzaren 4an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak gutun bat bidali ziola alkateari gogoratuz kabinak instalatzea Ingurumen Baimen Bateratuanxedatutako nahitaezko baldintza dela Zubietako tratamendu instalazioen inguruko aire kalitatea neurtzeko, bai indarrean jarri aurretik eta baita funtzionamendu garaian ere. 

Eskutitz honi ezker dakigu Donostia, Andoain eta Lasarteko udalek bere udalerrietan jarri beharreko kabinak jartzea baimendu zutela ingurumen organoak emandako ebazpenak beteaz eta egun aire kalitateari buruzko datuak ematen ari direla. Usurbilen ordea ez da jarri gogoratu du.

Zinegotzi jeltzaleak adierazi du Kontsortzioak alkateari zuzendutako gutunean nola esaten dion 2017ko abenduaren 1ean alkatetzaren ebazpena eman zuen non kabina jartzeko baimena eman zuen baina ingurumen organoak emandako ebazpenetan ageri ez diren baldintzak betetzea ezarriz kabina jartzeko. Guzti honen berri orain jakin dugu nahiz eta denbora honetan hainbat Hirigintza batzorde eta udal pleno ospatu diren non ez da inolako informaziorik eman eta gai guztia sekretu handienean mantendu den. Gainera, ingurumen organoak emandako ebazpenari baldintzak ezartzea jarrera oztopatzailea da. Hori da edaten dugun uraren kalitatearen azterketak oztopatzea azterketa egiten dutenei beraien protokoloetan agertzen ez diren baldintzak exijituz gehitu du Urkolak.

Guzti horrengatik, udalari exijitzen dio jarrera oztopatzailea aldera batera uztea eta aire kalitatea kontrolatzeko kabina jartzeko erraztasuna ematea kabina bakoitzak bere neurketak egin ditzan Eusko Jaurlaritzak ezarritako parametroetan eta baldintzetan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...