Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak berretsi du turismo jasangarriaren aldeko apustua
Donostiako alkate Eneko Goiak berretsi du Donostiak egiten duen apustua turismo jasangarriaren, urte sasoi ezberdinetan banatuta egotearen eta deszentralizatua izatearen alde. Adierazpenok egin ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gipuzkoako turismo ereduaren gaineko batzorde-txostengilean.
Eneko Goiak Donostiako turismo plan zuzentzailea aurkeztu du eta honakoa esan du: "Plan honek nabarmentzen ditu zerbitzuaren eta hiriaren kalitatea, betiere gure kultura eta nortasuna erakustean oinarrituta, eta ez ordea bisitarien kopuruaren handitzea". Horrenbestez, Goiak azaldu du, plan zuzentzaileak Donostia helmuga turistiko esklusiboa, gastronomikoa eta kulturala izatearen alde egiten duela, betiere, bisitatzen gaituztenei esperientzia berezia eskainiz.
Era berean, Donostiako alkateak gogorarazi du, turismoak hiriko Barne Produktu Gordinaren %13 dela, eta datu hori kontuan hartu beharra dagoela, mantentzeko baina, beti, modu arrazoitu batean. Hortaz, Eneko Goiak azpimarratu du, hiriak duen erakargarritasunaz baliatu behar dugula turismoa Gipuzkoa osora hedatzeko.
Goiak, halaber, Udalak azken urteetan suertatu diren arazoei aurre egiteko emanda dituen pausoak azaldu ditu, eta segidakoa esan du: "Besteak beste, pisu turistikoak arautzeko araudia onartu dugu, izan ere, gero eta pisu turistiko gehiago daude hirian; eta era berean, Alde Zaharra ekonomia-jarduera dela-eta gune asea izendatzea adostu dugu, auzoari presio gehiago sartuko lioketen ostalaritza-jarduera gehiago ez egoteko, eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritu gara Alde Zaharra Monumentu Multzoa izendatzeko".
Donostian etxebizitzen prezioari buruz galdetuta, hiriko alkateak adierazi du, arazoa ez dela orain sortu, baizik eta aspaldiko kontua dela, eta dauden prezioen arrazoia dela hiria erakargarria dela bizitzeko, eta ez ordea turismoa.
Azkenik, Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: "Udaletik eskatu dugu eta eskatzen jarraitzen dugu tasa turistikoa ezartzea, turismoaren handitzeak sortzen dituen gastu gehigarriei aurre egiteko eta, beraz, donostiarrei zein bisitatzen gaituztenei zerbitzu hobeagoak emateko".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


