Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/04/10

Irungo EAJ-PNVk bere poztasuna adierazi du Gobernu sozialistak, azkenean Ronda Sur-eko proiektua martxan jarri duelako

Irungo EAJ-PNVk udal gobernuari instituzioekiko jarrera mingotsa alde batera uzteko eta Irunen kudeaketan zentratzeko presatu du. Halaber, Iridoyk Hirigintzako Komisioan udal gobernuari Ronda Sur-eko Diputazioarekin adostutako hitzarmenaren inguruko galdera egin zion
Xabier Iridoy

Hainbeste joan etorri ondoren, Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, positibotzat jo du Irungo udal gobernuak Ronda Sur-eko proiektua martxan jarri izana, "bazen garaia gobernu sozialistak bere erantzukizunak gauzatu eta urteetan zehar mantendu dituzten instituzioekiko enfrentamenduak alde batera uzteko" adierazi du jeltzaleak.

Hala ere, zinegotzi jeltzaleak beste administrazio eta instituzioekin mantendu beharreko elkarlana ezinbestekoa dela gogorarazi du, "udal gobernuak hainbeste egoeratan ukan duen borondatea. Horregatik, makina batetan sozialistek izan duten jarrerak, irundar hiritarron interesak defendatu beharrean eta hauei mesede egin beharrean kontrakoa emaitzak lortu ditu".

Halaber, Iridoyk atzoko egunean, ospatu zen Hirigintzako Batzordean, Ronda Sur-eko eta A-8ko erdi-loturarako proiektuen inguruan Udalaren eta Diputazioaren artean hitzarmena badagoen galdetu zuen, Diputazioak egun berean oraindik ez zela baieztatu bai zuen. Bertan, Iridoyri Diputazioak baieztatutakoa berretsi zioten, egun ez Udalak eta Diputazioak ez dutela hitzarmen ofizialik, eta ondorioz EAJ-PNVk "Gobernuari Diputazioaren aurkako jarrera mingotsa alde batera uzteko exijitzen diogu, eta benetan Irunek behar dituenetan zentratzeko, hala hiriak behar dituen proiektuak eta baita Ronda Sur ere, modu eraginkorrean gauzatu daitezen".

Azkenik, zinegotzi jeltzaleak bere taldeak mugikortasunaren inguruan dauden arazoei irtenbidea emateko lanean jarraituko duela adierazi du, "administrazio guztietatik, Irunek dituen beharren eta proiektuen alde lan egin behar dugula uste dugu".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...