Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak azpimarratu du hiriak sarean lan egitearen garrantzia
Donostiako alkate Eneko Goiak, Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Hiri-Garapen Estrategikoko Gune Iberoamerikarreko (CIDEU) idazkari nagusi Maravillas Rojok irekiera eman diote Hiri-Plangintza Estrategikoko Jardunaldiari Kondestablearen Jauregian, Iruñean.
Eneko Goiak adierazi duenez “hiriek gaur egun sareak osatzen dituzte nazioarte mailan eta CIDEU-k hiri bakoitzak duen plangintza estrategikoa partekatzen lagundu dezake”. Alkateak azpimarratu duenez “hiri bakoitzak dituen indarguneak eta esperientziak besteekin partekatuz, eredu bizigarriagoak eta atseginagoak sortzen lagundu dezakete”.
Jardunaldia gaur hasi eta bihar amaituko da. Bertan CIDEU-ko eta Bartzelona, Zaragoza eta Bilboko adituek azalduko dute plangintza estrategikoan dituen onurak.
Besteak beste, ere hitz egingo da globalizatutako nazioarteko egungo testuinguruan dauden hirien helburu estrategikoez, sarean lan egitearen garrantziaz eta praktika onak partekatzeko elkarlanaz.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


