Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Santanori exijitzen dio publikoki aurkezteko Iridoyren aurka egindako salaketa larrien frogak
Gaur, Urtarrilak 29, Xabier Iridoy eta Lander Ugartemendia, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea eta lehendakaria, eta Udal Batzarreko eta Udal taldeko kideak bildu dira Jose Antonio Santanok Xabier Iridoy bozeramailearen eta duela astebete arte Hirigintza ordezkariaren aurka egin dituen salaketa larriei erantzuteko.
Bilera bukatu ondoren Santanori exijitu diote irmoki egun hauetan Iridoyren eta bere kudeaketaren kontra egindako salaketa faltsuen frogak aurkezteko publikoki.
“EAJ-PNVk ez du onartuko inola ere Santano gezur merkeetan aritzea, Udal Gobernutik Iridoyren kanporatzea zuritzeko, eta ondorioz EAJ-PNVrena. Santanoren salaketak errealitatetik kanpo daude eta ez diote erantzuten errespetatu beharreko herri-zerbitzu baten ardurari. Santanok ezin du ezkutatu bere nagusikeria sakaleta faltsuekin, Irungo hiria bere feudo partikular gisa erabiliz” salatu du lehendakari jeltzaleak.
Era berean Ugartemendiak eskatu dio Santanori erakusteko berak hainbestetan aldarrikatu izan duen gardentasuna, “Ez dugu onartuko Santanok zalantzan jartzea Iridoyk egindako lan zintzoa, gardena eta koherentea. Santano EAJ-PNVren izen ona eta lana zikintzeko egiten ari den kanpaina inmorala eta lotsagarria da, eta horrek Santanok politika egiteko daukan gaitasun eza erakusten du. Jarrera horrek Irunen egonkortasuna murrizten du eta aldi berean irundarren interesak kaltetzen ditu. Exijitzen diogu Santanori joko zikin honekin buka dezala behingoz. Irunek politika eraikitzailea behar du eta ez suntsitzailea.”
Iridoyk ere exijitu dio Santanori zuzentzeko esandakoak eta bestela aurkezteko bere aurka egin dituen salaketa larrien datuak eta frogak, “exijitzen diot Santanori aurkez ditzala esandakoak demostratzeko dituen frogak. Gainera, berak aipatutako legez kanpoko ekintzak egin baditut, alkateak eskura zuen auzibidea irregulartasun horiek salatzeko. Irunek egia jakitea merezi du. Santanok ez du betetzen aldarrikatzen duena eta Irunek ez du merezi inor errespetatu gabe bere hauteskunde-interesei bakarrik begiratzen dien alkate bat.”
Bukatzeko, Iridoyk gogoratu du, “Politikan eta bizitzan dena ez da baleko. Gardentasuna eta lankidetza izan ditut beti bidelagun, jarrera zuzena zainduz eta Hirigintza legearen barruan uneoro, Irunen interesak defendatuz”. Eta azpimarratu du, “gure ardurari erantzun eta lanean jarraituko dugu Irun modu eraikitzailean hobetzeko, gainerako erakundeen lankidetzarekin. EAJ-PNVk konpromiso ukaezina dauka gure hiriaren etorkizunarekin.”
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


