Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/01/26

EAJk 1,3 milio euroko akordioa lortu du Eibarren ekonomia berraktibatzeko

EAJ-PNVk 1.368.500 euroko aurrekontu-akordioa itxi du PSErekin (bakarrik dago udal gobernuan). 43 puntuko akordio horrek hainbat inbertsio eta laguntza aurreikusi ditu ehun produktiboa modernizatzeko eta kontratazioa bultzatzeko. Gainera, hainbat hobekuntza egingo dira hirigunean. “Minimo batzuk adostu ditugu aparkalekuak sortzeko, hiriaren irudia hobetzeko eta enplegu gehiago eta hobea sortzeko”, laburtu dute.
Eibarko EAJ-PNV

Josu Mendicute Rodriguez bozeramaile jeltzaleak gainontzeko taldeei gonbidapena luzatu die “bekaizkeria politikoak alboratu eta akordioetan parte hartzeko”. Izan ere, “minimo hauekin edonork egin dezake bat. Guztiok daukagu zer esan Eibarren etorkizuna eraikitzeko eta Eibarrek mapan bere lekua berreskuratzeko”.

EAJ bereziki kritikoa da egungo udal gobernuaren pasibitatearen eta dinamismo faltaren aurrean. “Ez dute inolako lidergorik erakutsi Eibar berpizteko. Ez dago lekurik aitzakientzat eta entretenimenduentzat, Udaletxe honetan ohitura bilakatu den bezala. Udalaren zeregina ez da dirua alferrik pilatzea”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...