Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak Madrilgo Exceltur Foroan hartu du parte turismogune jasangarriaren erakusgarri gisa
Donostiako alkatea, Eneko Goia, helmuga turistikoen kudeaketaren inguruko mahai-ingurura gonbidatu dute Luis Cueto, Madrilgo alkatetzako koordinatzaile nagusiarekin; Ada Colaurekin, Bartzelonako alkatearekin; eta Francisco de la Torrerekin, Malagako alkatearekin batera “Reshaping tourism: nola hazi modu iraunkorrean eta nola bizkortu aldaketa digitala”.
Excelturrek, Turismo Bikaintasunerako Aliantzak, urtarrilaren 16an (Fitur, Turismoko Nazioarteko Azoka, hasi bezperan) turismo iraunkorraren eta aldaketa digitalaren inguruko foroa antolatu du Madrilen sektoreko profesionalei zuzenduta.
Eneko Goiak, Donostiako alkateak eta Donostia Turismoa & Convention Bureau erakundeko presidenteak, turismogune iraunkor eta lehiakor gisa ordezkatuko du hiria “turismoguneak onarpen sozial handienarekin kudeatuz” izenburua izango duen mahai-inguruan. Ekimena Carlos Bertomeuk, Air Nostrumeko presidenteak, moderatuko du eta honako hauek hartuko dute parte: Manuela Carmenak, Madrilgo alkateak; Ada Colauk, Bartzelonako alkateak; Francisco de la Torrek, Malagako alkateak; Ramón Aragonések, NH Hotel Groupeko CEOak; Oscar Pirelli, Hotelbedseko ordezkariakk; eta Abel Matutesek, Palladium Hotel Groupeko zuzendari nagusiak.
Donostiako Alkateak erabilera turistikoko etxebizitzen ordenantzaren edukia azaldu du. Ordenantza otsailean onartuko da Udalean eta hiru gune bereizten ditu, autorizazio eta etxebizitza tipologia maila desberdinekin. Horrela, Eneko Goiak, Udalaren helburua erabilera turistikoko etxebizitzak “erregultatzea eta kontrolatzea” dela aipatu du, fenomeno horrek eragiten dituen ondorio negatiboak sahiesteko; hala nola, alkilerren prezioa igotzea edo Alde Zaharra bezalako guneen saturazioa. Horrela, Goiak azaldu du jarduera hori kontrolatzeko sortutako kontrol-unitate espezifikoak hiru hilabetetan jada 500 espediente baino gehiago tramitatu dituela. Gainera, dagoeneko etxebizitzak ixteko 60 espediente exekutatu dira ordenantza betetzen ez dutelako, eta beste 200i hasiera eman zaie, horietatik 130 ixtekoak direla.
Foroan, halaber, Galiziako Xuntako, Valentziako Generalitat-eko eta Illes Balears Govern-eko presidenteek parte hartuko dute, turismo enpresa-talde nagusietako buruek (Meliá Hotels International, NH Hotel Group, Balearia…) eta OMT-ko (Organización Mundial del Turismo) Idazkari Nagusiak.
“Reshaping tourism: nola hazi modu iraunkorrean eta nola bizkortu aldaketa digitala” izenburua izango duen Excelturren Turismo Lidergorako IX. Foro horren helburua etorkizun turistikoa kudeatzeko ekimen eta estrategia onenak sektore osoaren aurrean zabaltzea eta ezagutaraztea da. Etorkizun horrek herritarren ongizate maila gorenak bildu eta digitalizazioa bizkortu beharko luke pixkanaka enpresa eta turismoguneen kudeaketaren hobekuntza eta birposizionamendua errazteko.
Donostia, turismoaren kudeaketa onean liderra den hiria URBANTURek kaleratutako emaitzen arabera
Excelturrek egindako turismoaren lehiakortasunaren inguruko azken azterketako datuen arabera, Donostiak hiri txikien artean puntuazio onena lortu du, eta sailkapen nagusian laugarrena izan da (ez dira hiriaren neurriaren araberako datuak haztatzen).
Excelturrek, Turismo Bikaintasunerako Aliantzak, lau urtez behin egiten du “Urbantur” ikerketa eta sei zutabe nagusitan bildutako 62 adierazle aztertzen ditu: aisialdiko produktuen eskaintzak duen erakartzeko gaitasuna, negozio-produktuen eskaintzak duen erakartzeko gaitasuna, hiri-inguruneko eta tokiko bizitzako baldintza lehiakorrak, irisgarritasuna eta mugigarritasuna, gobernantza eta kudeaketa estrategikoa, eta emaitza ekonomiko eta sozialak.
Donostiak 104,5 puntuko batez besteko puntuazioa lortu du eta 200.000 biztanle baino gutxiagoko hirien artean lehen postuan geratu da; sailkapen nagusian, aldiz, laugarren postuan. Batez ere esparru hauetan nabarmendu da hiria: gobernantza eta kudeaketa estrategikoa, emaitza ekonomiko eta sozialak, eta hiri-ingurunearen eta tokiko bizitzaren lehiakortasuna. Azterketa horretan, hiriak puntuazio okerrena irisgarritasunean eta mugigarritasunean, eta aisialdiko eta negozioko produktuen eskaintzak duen erakartzeko gaitasunean lortu du. Izan ere, datuak ez dira haztatzen eta, aireko nazioarteko linea kopurua, azpiegiturak, enpresa-egitura, ekipamendu kopurua eta abar neurtzeko garaian, hiri txikiek datu okerragoak izaten dituzte.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



