Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/01/15

Iridoyk Korrokoitz eremurako akordioa badagoela berresten du, irtenbiderik gabeko hainbait legealdi ondoren

Xabier Iridoy, Hirigintzako ordezkariak eta Irungo EAJ-PNVren bozeramaileak bere harridura azaldu du, Irunen etorkizunerako hain onuragarria izango den abandonatutako Korrokoitz eremuaren garapenaren inguruko berri emate positiboa eta gero, aditzera eman diren erreakzioen aurrean. "Zergatik Korrokoitz inguruko bizilagunentzat, Alde Zaharrarentzat eta irundar guztiontzat berri ona dena, ez al da alkatearentzat?" galdetu du ordezkari nazionalistak.
Xabier Iridoy

Halaber, Iridoyk, Hirigintza arloan aurkeztutako Plan Bereziaren antolamendu berriaren dokumentua, Jabetzak aukeratutako arkitektoek eta Hirigintza arloko udal teknikariek osatutako lan talde tekniko baten urte osoko lanaren emaitza izan dela bermatu du.

"Hainbat legealditan zehar, funtsezko aurrerapausoen esperoan zegoen ahaztutako barrutiari erantzuna emateko helburua bete ahal izateko, benetako lana burutu dugu. Gainera Obra eta Mugikortasuneko arloak ere parte hartu duen zorroztasun eta zehaztasun teknikoz gauzatutako lana izan da hau. Ondorioz, Jabetzarekin akordio esplizitu bat badagoela berresten eta baieztatzen dugu. Are gehiago, legislaturako bi urteotan, elkarrizketa, negoziazioa eta akordioen eskuratzea oinarri dituen politika, hobekuntza tresna gisa nabarmendu da" berronetsi du iridoyk, Hirigintzako ordezkariak.

Lanak 2016ko irailean izan zuen hasiera, non jabetzaren ordezkaritzak, %78ak, Irungo Udalarekin, Hirigintzako udal teknikariek eta jabetzaren ordezkari teknikoek osatutako lan talde baten bitartez, kolaboratzeko hitza formalki eman zuen. Hala 2017an zehar, Udaletxea eta Jabetzaren arteko adostasuna lortzeko helburuarekin, Hirigintzako ordezkariak lan taldearekin batera bilera teknikoak ospatu ditu. Horiek horrela, bileren emaitza akordioa eskuratzea izan da, eta ondorioz, Jabetzak, Korrokoitzeko Plan Bereziaren aldaketa dokumentua erregistratu zuen pasaden abenduaren 30ean. 

Azkenik, Xabier Iridoy EAJ-PNVk udal gobernutik Irun hobetzearen alde egingo duela bermatu du, urteak blokeatuta daramatzaten proiektuak bultzatzen eta bideratzen lanean jarraituko duela, orain arte ahaztuta izan diren eremuei erantzuna emanez. "Hau da gure erantzukizuna, eta arduratik eta eraginkortasunetik kudeatuko ditugu. Gure hiriaren etorkizunarekin konpromiso tinkoa dugu eta" esanez amaitu du Iridoyk. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...