Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goia: "2018a urte garrantzitsua izango da mugikortasunean eta hiriaren garapenarekin jarraitzeko"
Donostiako alkate Eneko Goiak amaitu berri den 2017.urtearen balantzea egin du eta hiriak hasi berri den 2018rako dituen erronkak aipatu ditu. Goiak adierazi du, 2017a urte positiboa eta emankorra izan dela hiriarentzat. Donostiak hazten jarraitzen du eta donostiarrek hiriak duen bizi-kalitatea azpimarratzen dute. Izan ere, Donostia hiri erakargarria da eta nazioartean ondo kokatuta dago.
Hasi berri den urteari buruz, Goiak azpimarratu du, urte garrantzitsua izango dela mugikortasunean eta hiriaren garapenean aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Eta horretarako, hainbat proiektu martxan daudela esan du, hain zuzen ere, Eurpako bizi-kalitate onena duten hirien artean egoteko aukera emango duten hainbat proiektu.
Txominenea, Bretxa
Txominenearen lehen faseari azken bultzada ematea eta Barne Ministerioaren konpromisoa lortzea Martuteneko kartzela lekuz aldatzeko dira alkateak aipatu dituen bi erronka nagusienetakoak. Horren harira, gogorarazi du, urtarrilaren 10ean Espetxe zuzendaritzarekin bilera duela, eta bertan, saiatuko dela Martuteneko kartzela lekuz aldatzeko konpromisoa datekin zehaztu nahi duela.
Martuteneko kartzela Ezkuzaitzetara lekuz aldatzea da Urumeako ibarraren garapenarekin jarraitzeko gauza garrantzitsuenetako bat. Eta horrekin batera Loiolako Kuartelen lekuz aldatzea dago. Horren harian Eneko Goiak esan du, Defensa Ministerioaren erantzunaren zain jarraitzen duela.
Halaber, 2018a giltzarri izango da Bretxako Arraindegi eraikinarentzat. Izan ere, urtean zehar hasiko dira eraikina prestatzeko lanak, hain zuzen ere, merkatuan, osasun-zentroan eta kirol-gunean bilakatuko duten prestaketa lanak.
Gainera, Eneko Goiak adierazi du, 2018an segidako hirigintza proiektuen gainean lanean jarraituko dela: Jolastokietaren urbanizazioarekin jarraitzeko; Mundaiz, Onkologikoa edo Illarrako hirigintza plangintzak sustatzeko; San Bartolome Muinoa amaitzeko - lehendabiziko etxebizitzak emango dira -; Sagueseko urbanizazioaren gaineko proiektua bultzatzeko; Altzako kiroldegia eraikitzen jarraitzeko - gainera, udazkenean Eraikuntzaren Institutuan behin behineko kirol-instalazioa irekiko da -.
Mugikortasun elektrikoa eta beste hainbat gai
Donostiako alkateak azpimarratu du 2018an mugikortasun elektrikoaren urtea izango dela. Ildo beretik, hainbat proiektu martxan daude eta horiek guztiak estrategia batean bildu nahi dira. Eneko Goiaren esan duenez, Udala Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lanean ari da lankidetza hitzarmen bat sinatzeko mugikortasun elektrikoaren gainean eta, bertan, proiektu zehatzak egongo dira.
Goiak berretsi du, ziur dela hirien benetako aldaketa, baita Donostiarena ere, garraio publikoaren eta, bereziki, garraio jasangarria eta garbiaren eskutik etorriko dela. Eta 2018a giltzarri izango da ere horretarako.
Donostia, zientziaren eta ezagutzaren hiria
Ezkuzaitzetaren garapena - 10 milioi euroko inbertsioa egingo da aurten - edo Miramongo Teknologia Parkea indartzea dira Eneko Goia alkateak azpimarratu dituen beste bi erronka ekonomia garapena eta berrikuntza arletan.
Horren harian, honakoa esan du: "Unea da Donostia ezagutzaren, zientziaren, ikerketaren eta garapenaren hiria bezala konfiguratzen jarraitzeko. 2018an Asklepios Biopharmaceiutical-ek bere proiektua garatuko du hirian, CIDETEC-ek bere instalazioak handituko ditu, eta Zuhatzuk Zibersegurtasun eraikina inauguratuko du.
Turismoa
2017an luze eta zabal hitz egin da turismoari buruz. Eneko Goiaren ustez, 2018a garrantzitsua izango da etxebizitza turistikoak arautzeko. Ordenantza behin behinekoz onartu zen 2017an eta horri esker aurten fenomeno hori arautu ahal izango du. Gainera, ordenantzaren betetzeaz arduratuko den taldea dagoeneko lanean ari da.
Era berean, Goiak adierazi du, 2018an Donostiaren marka indartzeko lanean jarraituko dutela, kongresuekin edota kultura- edo kirol-ekitaldiekin lotuta. Horren harian, azpimarratu du, Munduko Turismo Erakundeak aurten bere Kontseiluaren bilera egingo duela Donostian.
Auzoak eta azpiegiturak
Ekialdeko distritua martxan jartzea eta Alde Zaharreko plangintza orokorrean aurreikusitako lehen neurriak hartzea dira 2018rako dauden beste bi erronka. Baina, gainera, Donostiako alkateak honakoak azpimarratu ditu: "Besteak beste, Bera Bera, Amara - Karlos I hobetzeko bigarren fasea - edo Morlans - Morlans-Aiete igogailua martxan jartzea - auzoetan hainbat hobekuntza-lan egingo dira".
Gainera, Donostiako alkateak azpimarratu dituen proiektuen artean segidakoak daude: Loiolako bulebarizazioa, Larratxo eta Errege Zaineko igogailuak, edo Aieteko osasun-zentroaren bultzada.
Halaber, Eneko Goiak, honakoa esan du: "Aurten Herrera eta Trintxerperen arteko lotura amaituta ikusiko dugu; Anoeta Estadioaren berrikuntza gero eta gehiago ikusiko da; topoaren igarobidearen lanak martxan egongo dira; eta urte amaierarako Abiadura Handiko Trenaren geltokiaren lanak esleituta egotea espero da".
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


