Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk pozez hartu du urtarrilaren 11n irekiko dela Eibarko NAN bulegoa
EAJ-PNVk pozez hartu du datorren urtarrilaren 11n irekiko dela Eibarko NAN bulegoa. EAJk iaz lortu zuen Gobernuaren konpromisoa. Deba bailarak pairatzen zuen desoreka-egoera gutxituko du bulegoak.
Jeltzaleen udal bozeramaileak, Josu Mendicute Rodriguezek, esker-hitzak izan ditu lorpenean parte hartu duten pertsona eta erakunde guztientzat. “Asko kostatu zaigu, baina honek erakusten du zerbaitean sinesteak eta elkarlanak emaitzak ekartzen dituela. Eskerrak eman nahi dizkiet Kongresuko lankideei, ekimena babestu zuten alderdi politikoei eta Eibarko Udalari, Alkatea barne, zegokion zatia egin zuelako”, adierazi du.
Bestalde, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak gogora ekarri du 2016ko maiatzean lortu zuela bulegoa berreskuratzeko konpromisoa. Ordutik, Madrilen dauden ordezkari jeltzaleek jarraipena egin diote gaiari, konpromisoa egi izan zedin, eta eibartarrek zerbitzua berreskuratu zezaten. Hilabete batzuk atzeratu bada ere, azkenik Eibarko eta inguruko bizilagunek NAN bertan egiteko aukera izango dute. Horri esker, gutxitu egingo da orain arte pairatzen zuten lurralde-desoreka. Izan ere, Eibarko EAJ-PNV udal taldearen txosten batek argi erakutsi zuen Eibar zela, Estatu osoan, NAN egiteko bulegoetatik urrunen zegoen gunea.
NAN bulegoa lortzea zen Mendicuteren agintaldiko helburuetako bat, Udaletxean zinegotzi-kargua hartu zuenean. Lantalde bat jarri zuen abian, Madriletik ekimena bultzatzeko. Horretarako, EAJk mozioa aurkeztu zuen Eibarko Udaletxean, eta bertan onartu ondoren, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak jarraipena egin zion, zerbitzua berreskuratze aldera. Behin lortuta, Udalak gela bat prestatu zuen, iragan udaberrian zerbitzua martxan jartzeko. Atzerapenek kezka sortu dute herrian eta Udaletxean, baina azkenean, hilabete batzuk atzeratu bada ere, Eibarrek NAN bulegoa izango du, EAJ-PNVk exijitutako epetik 10 egun beranduago.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



