Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/11/20

EAJk salatu du Eibarko Udalak ez dituela hizkuntza perfilak betetzen

Eibarko EAJ-PNV udal taldeak salatu du Eibarko Udalak ez dituela hainbat lanposturen hizkuntza eskakizunak betetzen, eta hori sistematikoki egiten diharduela. Jakinarazi dutenez, Udalak “mespretxatu egin du eskumena duen batzordea”. Jeltzaleek mozioa aurkeztu dute, adostutako protokoloak betetzea exijitzeko. PSE-EE PSOE bakarrik dago Udal Gobernuan.
Josu Mendicute

Eibarko Udalak badu Euskararen Normalizaziorako Aholku Batzordea (ENBA), eta hari dagokio lanpostu bakoitzaren hizkuntza perfila zehaztea. Hala ere, Pertsonal Batzordeak ez dio beti kontsulta egiten lanpostuen eskakizunak zehazteko.

EAJk zalantzan jarri du PSE-EE PSOEren euskararekiko konpromisoa “propagandarako elementu folklorikotik haratago”. “Euskararen egunean argazkirako gertu egongo dira, baina gero ez dituzte beharrezko hizkuntza perfilak eskatzen. Zabarkeria galanta da hori”, salatu du Eibarko EAJ-PNV udal taldeko Hizkuntza Politikako ordezkariak, Eva Juezek.

Jeltzaleek baieztatu dutenez, Eibarko PSOEk pairatzen diharduen krisiak ez du justifikatzen Udaletxeko sailen arteko komunikazio falta. “PSOEk ez du inolako interesik erakutsi euskaldunizazioaren eremuan”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...