Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errenteriako EAJ-PNV, Errenteriarren zerbitzura
2018ko aurrekontuetarako proposamenak prestatzen ari diren garai honetan, jeltzaleek herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz, urte guztian zabalik dauzkan kanalak aurrekontuetarako ekarpenak jasotzeko ere zabalik jarraitzen dutela ekarri nahi izan diete gogora errenteriarrei.
Horiek horrela, jeltzaleek, herritarren ekarpenak jaso ahal izateko hainbat bide urte guztian irekita dituztela gogora ekarri nahi izan dute: Zure Errenteriaren helbide elektronikoa (zure.errenteria@gmail.com), eta Zure Errenteriaren Facebook orrialdea (@zure.errenteria). Aurrez aurre ekarpenak egin, zalantzak argitu edota Udaleko gaien inguruko iritzia eman nahi duten herritarrentzat, EAJ-PNVren udal taldeak Udaletxean duen bulegoa urte guztian zabalik dagoela ere gogora arazi nahi izan diete herritarrei. Urtero bezala, EAJ-PNVren udal taldeak herritarren iritziak eta ekarpenak kontutan hartuko dituzten proposamenak egiteko asmoa du 2018ko aurrekontuetarako ere, Errenterian egingo diren proiektuek egungo herritarren kezka, nahi eta behar zehatzei erantzutea helburu izanik.
Herritarrak animatzen dituzte, beste behin, edozein eskaera edo iradokizun egitera bai urtean zehar baita aurrekontuak prestatzeko garaian ere eta gogoratu nahi izan diete beraien zerbitzura daudela. “Herritarrak gure lanaren ardatza eta lehentasuna izanik, hauekin dugun konpromisoa betetzeko gogor lanean jarraituko dugu, errenteriarrei entzunez eta erantzunez, denen beharrak eta interesak babesteko eta bermatzeko”, amaitu dute jeltzaleek.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


