Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/10/24

Eneko Goiak aditzera eman du Udal gobernuak bere programaren %55 bete duela

Eneko Goiak Donostiaren egoera eta erronkak zehaztu ditu hiriaren egoeraren gaineko Udalbatzan eta azaldu du Udal gobernuak “Hitzak, ekintzak” tresna garatu duela. Eta tresna honen helburua da, Udal gobernuaren programaren betetze mailaren jarraipena egitea.
Eneko Goiak aditzera eman du Udal gobernuak bere programaren %55 bete duela

Tresna hori udalaren webgunean egongo da eskuragarri eta, bertan, zehazten dira gobernu-programan hartutako konpromisoak – 73 helburu estrategiko, 241 helburu operatibo eta 622 ekintza edo proiektu – eta horien guztien betetze maila. Horrenbestez, gardentasun eta gobernantza berriaren printzipioekin betetzen du, hain zuzen ere, Udal gobernuak bere kudeaketaren oinarritzat hartu zituen konpromisoa betetzen du. Egun, gobernu-programaren %54,70 bete da.

Hortaz, hiritarrek zuzenean eta modu oso zehatzan ezagutu ahal izango dute legealdiaren hasieran egindako programaren betetze maila, baita programan ez zeuden eta legealdian zehar egiten hasi diren proiektu berrien betetze maila ere. Horiek horrela, Goiak honakoa esan du: “Tresna hau gardentasuna eta gobernantza berriarekin dugun konpromisoa erakusten du”.

 Alkateak 2020ko Plan Estrategikoak planteatzen dituen erronkak azaldu ditu: hiri irekia, atsegina, dinamikoa, plurala eta kosmopolita, hain zuzen ere, talentua erakartzeko gai den hiria, ingurumenaren ikuspegitik jasangarria, lehiakorra Gipuzkoa industria-lurraldea dela kontuan hartuta, betiere, Ikerketan eta Garapenean oinarrituta, eta Eurohirian integratuta eta nazioartera begira.

Hitzaldiaren hasieratik, alkateak adierazi du, Donostia duela urtebete baino hobeto dagoela, eta baieztapen hori datutan oinarrituta dagoela, eta ez ordea iritzitan. Eta egoera horretara Udal gobernuak ekarpena egin dio, erakundeari egonkortasuna ematen eta gobernuaren beraren ekintzen bidez.

Hortaz, Goiak honakoa esan du: Donostia langabezi-tasa txikiena duen euskal hiriburua da (%10 baino gutxiago). Hala ere, Donostiako Sustapenaren “2016ko hiri-ekonomiaren Barometroaren” datuen arabera, ekonomiaren jarduera berreskuratu da, eta inbertsioak eta horiek egiteko gaitasuna handitu dira. Alkateak balioan jarri du Miramongo Teknologia Parkea gainezka dagoela, eta horren adibide dira hainbat enpresen handitzea (Cidetec eta Graphenea) edo balio handiko enpresak bertan ireki dituztela egoitzak, besteak beste, Estatu Batuetako Asklepios Biopharmaceutical enpresa farmazeutikoak.

Talentua berriro erakartzeko, Goiak azpimarratu du Udala, Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean ari dela hainbat programa garatzeko. Eta programa hiriendo helburua honakoa da: krisialdiak eragindako egoera iraultzea. Eta zehatzago esanda, Donostiako Sustapenaren Donosti Up programa aipatu du, hain zuzen ere, 8 milioi euroko aurrekontua duen programa.

Kultura ekonomiaren hazkundearen oinarri

Hiriaren egoerari egin dion errepasoan, Eneko Goiak kultura aipatu du hirian aberastasuna sortzeko oinarrietako bat bezala. Horrenbestez, azaldu du, egonkortutako festibalek (Zinemaldia, Jazzaldia, Hamabostaldia, Kutxa Kultur…) hiriari diru-sarrera handiak sortzen dizkiotela. Hori dela-eta, azpimarratu du Donostia Kulturak egiten duen lana etorkizunean festibal berriak antolatzeko, betiere, desestazionaliazioaren alde eginez.

Era berean, alkateak Eguzkiteka ekimenaren arrakasta aipatu du: “Uda honetan Kontxako Hondartzan egon den liburutegiak erakusten du hiriak egiten duen apustua kultura leku aipagarrienetara eramateko”.

Eta Tabakalera proiektuari aipamen berezia egin dio. Ireki zenetik bi urte igaro dira eta Nazioarteko Zentroa indartzen joan da. Horrenbestez, segidakoa gaineratu du: “Zuzendari orokorra aukeratzeko hasi den prozesua nazioarteko proiektuari eman nahi zaion bultzadaren seinale da”.

Turismoa

Donostiako alkateak turismoaren gaineko eztabaida zorrotz hartzearen alde egin du. Hortaz, gogorarazi du jarduera horrek hiri aren BPGaren %12 dela eta, beraz, diru-sarrera eta enplegu iturri handia da.

Goiak esan du Donostia turismoari lotutako hiria dela, eta gogorarazi du aurten 2017-2021 Turismo Plana onartu dela eta, bertan, kudeaketari garrantzi handiagoa ematen zaio turista kopuruari baino, eta betiere, nortasunari, kalitateari eta jasangarri izateari garrantzia emanez.

Horiek horrela honakoa esan du: erabilera turistikoko etxebizitzak gelditzeko etorri dira eta, ondorioz, etxebizitza horiek arautzearen alde eta ohiko etxebizitzekin bateragarriak egitearen alde egin du.

Goiak azpimarratu du Udalaren eskumena eta betebeharra direla erabilera eta jarduera ezberdinak arautzea, eta helburua segidakoa dela: bizitzeko hiria egitea.

Ildo beretik honakoa adierazi du: “Donostia nortasuna duen hiria da, izan ere, urteko 365 egunetan bizi eta lan egiten duten pertsonak bizi dira. Horrek egiten du hiria erakargarri eta, beraz, hori da mantendu behar duguna”.

Gizarte-kohesioa

Udalak gizarte zerbitzuen bidez aurre egiten dio Gizarte kohesioaren erronkari. Eta Udalaren gizarte zerbitzuak Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistematik harago daude. Horrenbestez, Udalaren konpromisoa Gizarte Larrialdietarako Laguntzekiko aipatu du, izan ere, legeak ezartzen duena ere gainditzen du. Are gehiago, 2017ko lehen sei hilabeteetan Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gaineko espediente-kopurua gutxitu da (65 GLL gutxiago eta 128 Partekatutako Lan Plangintzarako Laguntza gutxiago).

Horrekin batera, Eneko Goiak segidakoa gogorarazi du: “Iaz Loiolako Erriberetako Gizarte Zerbitzuetako zentroa ireki zen, eta aurten, aldiz, Morlans-eko zentro berria. Horiek horrela, Udala lanean ari da Egia eta Groseko zentroetan hobekuntzak egiteko, eta Antiguan zentro berria diseinatzeko proiektua esleituta dago”.

Zahartzaro aktiboa

Bizi-itxaropenaren handitzeak biztanleriaren zahartzaroaren handitzea dakar. Eta horrek aukera bat suposatu behar du, betiere, hiritar horiek Donostiaren alde egin dezaketena kontuan hartuz. Horren harian, Goiak Donostia Lagunkoia programa goraipatu du. Programa horrek martxan jarri ditu adinekoen inplikazioa sustatzeko hainbat ekimen, beharrezkoak diren neurriak hartzeko hiri atseginagoa egiteko.

Era berean, alkateak aipatu ditu Intxaurrondoko eta Antiguako zahar etxeak handitzeko lanak, eta Egiatarrak, Jatorrak edo Altzako Varona zahar etxeetan aurreikusita dauden obrak.

Garraioa

Garraio publikoaren gaineko proiektuek gizarte kohesioan hobekuntza ekarri behar dute. Hori esan du alkateak eta segidakoa gaineratu du: Topoaren proiektuak hiriaren mugikortasuna hobetuko duen eta hiriaren beraren kohesioa hobetuko duen puzzlearen azken pieza da, izan ere, hirirako sarrerak hobetuko ditu. Gainera, Toparen igarobideak dBus zerbitzua hobetuko du eta gogoratu du azken urteetan dBus zerbitzuak erabiltzaile kopuruen igoera izan duela eta línea berriak jarri dituela. Hala ere, Goiaren ustez, beharrezkoa da hiritarrei zuzeneko informazioa ematea eta, ondorioz, Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hiritarrei arreta eta informazioa hobetzeko.

Etxebizitza

Etxebizitzaren prezioaren garestitzeak Udal gobernuari ardura sortzen dion faktore bat da. Eta hiritarrei ere asko arduratzen dien gauza da, izan ere, horrela diote hainbat ikerketak eta inkestak. Alkateak gogorarazi du hiriak esfortzu handia egin duela azken urteetan eta, horren ondorioz, Donostiak 1813 alokairuzko etxebizitza publiko ditu, hain zuzen ere, handitzen joan nahi duen etxebizitza publiko kopurua. Eta horrekin batera, legealdi honetan hasi da Txomin-Enearen garapena. Bertan, lehen fasean 874 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da – horietatik 424 babes ofizialeko etxebizitzak -.

Gainera, Udalak ez dio uko egiten hirigintza plangintzarako duen ahalmenari. Horren adibide da erabilera turistikoko etxebizitzak arautzen duen Ordenantza. 

Horiek horrela, Goiak hurrengo urteetarako erronkak aipatu ditu, besteak beste, honakoak: Urumearen ibarraren eraldaketa, Martutenen ibaiaren ubidea handituta – lehen fasea ia amaiturik dago eta Urak uraren agentziak bigarren fasearen lanak esleitzearen zain dago Udala -; edo Astiñene eta Espartxo zubien eraikitzea eta Loiolako urbanizazio berria. 

Alde Zaharra

Eneko Goiak aipamen berezia egin dio Udal gobernuak Alde Zaharrerako bultzatu nahi duen plangintzari: “Alde Zaharrak konfigurazio berezia du, jarduera ekonomiko, turistiko eta sozial handia du eta, beraz, plangintza berezia behar du”. 

Hortaz, alkateak aditzera eman du Udal gobernuak Plan Orokorra sustatuko duela Alde Zaharrerako eta, bertan, arazoak eta neurriak jasoko direla. Horretarako, auzotarrekin eta eragileekin elkarlanean aritu da. Eta ildo horretan sartu ditu Plan Orokorraren aldaketa erabilera tertziarioak mugatzeko eta erabilera turistikoko etxebitzitzak, non eta Parte Zaharra gune asea izatea proposatzen den.

Altzako kiroldegia

Alkateak adierazi du kiroldegi berriaren eraikitzea laster hasiko dela, izan ere, dagoeneko erabaki da instalazio berriak egiteko obrak bi zatitan esleitzea. Horren harian, Goiak gogorarazi ditu aurre egin behar izan dituzten zailtasunak, behin amiantoarekin kutsatutako lurrak zeudela ikusita. Gainera, obrek irauten duten bitartean, alkateak esan du Udal gobernuaren borondatea dela eraikuntzaren institutuaren antzinako eraikina egokitzea behin-behineko kirol-instalazio izateko.

Halaber, gogorarazi du hiriak hartutako 2050 Klima Estrategiaren ondorioz, 2050.urtean CO2ko isuriak 2007koak baino %40 gutxitu beharko dituela. Eta horretarako, beharrezkoa da garraio mota garbiago batean eta energia kontsumoaren optimizazioan aurrera egitea.

Hiri Partaidetzari buruz, alkateak segidako parte-hartze prozesuak aipatu ditu: Turismo Plana, 2050 Klima Estrategia, Parte Zaharreko Plangintza Orokorra, Arrokako frontoia edo Urrezko danborra aukeratzeko prozesu berria.

2016ko legatua eta bizikidetza

Behin Europako Kultur Hiriburutzaren erronka gaindituta, alkatearen ustez, beharrezkoa da legatua kudeatzea. Eta horren harian, azpimarratu du, esfortzuak merezi izan duela. Hiriburutzak nazioarteko oihartzuna eman dio hiriari eta, horrek, etorkizunerako aukera bat ireki du, izan ere, elkarlanerako hainbat aukera sortu ditu. Hortaz, alkatea ziur da beharrezkoa izango dela nazioarteko harremanetarako arlo bat sortzea Udalaren egituran.

Era berean, alkatea seguru da beharrezkoa dela bizikidetzan sakontzen jarraitzea, hain zuzen ere, balioetan oinarritutako bizikidetzan. Eta, horretarako, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sakontzea ezinbestekoa da emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko.

ETAren indarkeriaren amaierari buruz ere hitz egin du Goiak eta honakoa esan du: “Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, izan ere, baldin eta bakea eta bizikidetza sendotu nahi baditugu, iraganeko irakurketa kritikoa egin behar dugu, ez ardurak egozteko, baizik eta oinarri sendoak izango dituen bizikidetza eraikitzeko”. Hortaz, Goiak gaineratu du, ezinbestekoa dela biktimen sufrimenduaren aitortza egitea.

Bizikidetza sendotzearen bidean, Goiak uste du beharrezkoa dela espetxeratutako pertsonen eskubideak errespetatzea, izan ere, horrek ere bizikidetzan eragin positiboa izan dezake. Eta, era berean, ETA behin betiko desagertzea eskatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...