Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euzko Gaztedi-EGIk Miramarren emango die amaiera Agirre Lehendakariari buruzko jardunaldiei
Urriaren 7an, eguerdiko 12:00etan, Julio Caro Baroja aretoan izango da ekitaldia eta Eneko Goiak eta Xabier Ezeizabarrenak hartuko dute parte.
Euzko Gaztedi-EGIk Donostiako Miramar jauregia aukeratu du«Agirre Lehendakariaren Ondarea»ekimenari agur esateko. Aurreko kurtso politikoan zehar, 4 jardunaldi gauzatu izan dituzte egikideek Gipuzkoakoherri ezberdinetan. Edukiak Itziar Alkorta irakaslearen gidaritzapean garatu dira Gregorio Monreal, Jose Antonio Rodríguez Ranz, Xabier Irujo eta Xabier Barandiaran bezalako adituen laguntzaz. Jardunaldi hauek EGI Gipuzkoak gazteen formakuntzaren alde egin duen apustu sendoaren beste erakusgarri bat dira, izan ere, Agirreren aurretik bakea eta bizikidetzari lotutako gaiak landu zituzten «BakeON» ekimenaren eskutik.
Helburu nagusiaAgirre Lehendakariaren balioak, bere garaiko testuingurua eta euskal erakundetzearen alde egin zuen lana ezagutaraztea izan da. “Orain gure erronka da ondare hori gaurkotasunera ekartzea”, adierazi dute EGI Gipuzkoako kontseilukideek.Agirreri buruzko formakuntza ibilbide honimerezi duen amaiera emate aldera, gazte jeltzaleek sorpresaz beteriko itxiera-ekitaldi bat antolatu dute urriaren 7rako. Beste gauza batzuen artean,bertaratutakoekEneko Goiak, Donostiako Alkateak, Xabier Ezeizabarrena batzarkideak, Itziar Alkortak berak eta hainbat egikidek parte hartuko duten mahai-inguru batez gozatzeko aukera izango dute.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


