Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk elkartasun eta babes osoa eskaini die Kataluniako herritar zein erakundeei Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJ batzarkide taldeko bozeramaileak, Gipuzkoako Batzar nagusietan egindako Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako Batzordean elkartasun eta babes osoa azaldu dio Kataluniako herritar zein erakundeei.
Era berean, bozeramaile jeltzaleak Espainiako gobernuak urriak 1eko erreferenduma galarazteko ezarritako neurriak gogora ekarri ditu, botereen banaketa eza abiapuntu: isun ekonomiko eta administrazio-zigorren ezartzea, zigor penalak, atxiloketak, alderdi politikoen egoitzen miaketak, estatu polizialean sakontzea… eta konstituzioaren 155. artikulua indarrean ezartzea.
Arrizabalagak, gaur onartutako ebazpenaren garrantzia azpimarratu du, Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Gipuzkoako hainbat udaletan onartutakoen berbera eta Gipuzkoako ordezkaritza politiko zabala biltzen duena herrien erabakitzeko eskubidearen alde.
Maria Eugenia Arrizabalagak “Votarem” ozenarekin amaitu du bere hitzaldia.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


