Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errespeta bizia eta egin bakea
Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentearen adierazpena Kataluniako atentatuak direla eta
Nahigabea eta tristura eman didate Bartzelonan eta Cambrilsen egindako atentatuek. Lehenbiziko hitzetik, bihoazkie doluminak eta elkartasuna hildakoen senideei eta gauza bera biktimei eta Kataluniako herriari ere; aldi berean, Batzar Nagusietako lehendakaritzaren gaitzespen argia berriz ere justifikaziorik gabeko indarkeria ekintza honekiko eta erabilerarekiko.
Bizikidetza duinak ez du onartzen hiltzea, alderantziz baizik: ez dago kausarik jartzerik gizakiaren eta honen duintasunaren gainetik eta aurretik eta, beraz, ezinbestekoa da giza eskubideak betetzea, lehenik bizia errespetatzea; bestetik, indarkeria eta izua ez dira bidea gatazkak konpontzeko, ez pertsonen artean ez herrien artean, elkarrizketa eta zuzentasuna bilatzea baizik, inor baztertu gabe, ez gizabanako ez talde. Horiek babesten eta indartzen dute demokrazia eta askatasuna, azken batean bakea, eta eginkizun hori denoi dagokigu: erakunde, alderdi politiko, erlijio, gizarte eragileen eta herritar guztiena. Inor ez gaude sobran, ezta ere Katalunia kolpatu duten atentatu hauen unean ere.
Ziur nago Kataluniako herriak jakingo duela “bakezko eta harrera oneko lur” izaten egoera larri honetan ere, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak esan bezala. Hurbiltasun adierazpen ugari izango diren honetan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bat egiten dute EUDELek Donostiako Alderdi Ederren eguerdirako deitu duen elkarretaratzearekin.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



