Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/07/10

Xabier Iridoy: EAJ-PNV erabakigarria izaten ari da urteetan geldirik egon diren proiektuak aurrera ateratzeko orduan

Jeltzaleek alderdi politikoen arteko desberdintasunak alde batera utzi eta irundarren interesak lehenesten jakin dute
Xabier Iridoy

Irungo EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko koalizio agintaldia bere ekuatorera iritsi da. Hasieratik "gobernuan gaudenetik, gure lehen helburuetako bat Irunek bere osotasunean agertarazten zituen beharrei aurre egin eta erantzuna ematea izan da. Hiri erosoago, adeitsuago eta irundarrei egokituago bat eraikiz, hiri bertsio berri bat txertatuz. Irunek bere gobernagarritasunean behar duen egonkortasuna emanez" aipatu du Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak. "Intentsitatea handiko bi urte izan dira, baina pozik gaude lanez beteriko 24 hilabete hauetan lortzen gabiltzan emaitzekin eta datozenetan beste hainbat lortzea espero dugu. Hiritarrekin mantendutako elkarrizketetatik lortutako iritzi desberdinen bitartez erabakiak aberastuz, hala Irunek aurrera egiten jarraitu dezan eta ez dadin geldirik geratu".

Xabier Iridoyk, bozeramailea izateaz gain, Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkaria denak, "Irun instituzio guztien agendan egotea ezinbestekoa da. Lehen bi urte hauetan Irun hobetzeko hainbat proiekturi eta ekintzari eman diegu hasiera. Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Gobernu zentralarekin kolaborazioan ditugun proiektuetan aurrera egin da, esaterako; Alberto Larzabalen, Oinaurren eta Emigrazioko eraikinean lekuko izango duten, gazteei eta babesgabekoei zuzendutako 100 alokairuko etxebizitza dotazionalak. Foru Aldundiaren kasuan, Ronda Sur eta Arbeseko Egoitza bezalakoetan egin da aurrera, eta Gobernu zentralarenean, berriz, Trenbide eremuarekin".

Irungo EAJ-PNVren arreta irundarrongan zentratzen da, horregatik betiere beharrezkoak diren oreka, errealitatea eta seriotasuna eskaini nahi izan da alderditik, egun bizi dugun gizarte honen ezbaitan. Halaber, alderdi jeltzaleak kudeatzean dituen arloetan aurrera pausuak ematea lortu du, proiektu eta planak garatuz eta suspertuz. "Euskaran esaterako, euskararen erabilera errealaren inguruan neurketa gauzatu dugu, Irunen euskarak duen egoera gertutik aztertuz, eta horrela gure hizkuntza sustatzeko ekintzak sortuz. Gazteria eta Hezkuntzan, bestalde, gazteei zuzendutako Gazteartean marka indartzen joan gara, baita mugikortasun eta nazioartekotzea programak ere. Udaltzaingoan ere, aurrera pausuak ematen jarraitu dugu hiritarren eskaerei, itxaropenei era kezkei erantzuna emanez. Gertuko modelo berri bat bultzatu da, Urdanibia Plazan zaintze kamerak ipini dira, hala bizilagun eta elkarteek egindako eskaerak betez eta Urdanibia Plazako azoka berrantolatu da".

Era berean, "mandatuko lehen bi urteetan Udal Gobernutik Uranzuko frontoia, San Martzial kalearen berrurbanizazioa eta Behobiako bidegorri/pasarela bezalako proiektuak, besteak beste, bultzatu ditugu. Proiektu guzti hauek gobernuari eman diogun egonkortasunaren fruitu izan dira. EAJ-PNVk Iruni erritmoa eta berritzea eman dizkio, eta agintaldiko bi urte hauetan Irunen alde egiteko gure arteko desberdintasunak bideratzen jakin dugu" goraipatu du Xabier Iridoyk. "Agerikoa da desberdinen arteko gobernua dela, ibilbide desberdinekin eta ikuspuntuekin. Hala ere, EAJ-PNVk desberdintasunak bideratzen jakin du, Irungo hiritarren interesak lehenetsiz".

Halaber, Xabier Iridoyk Irunen etorkizunera begirada bat bota nahi izan du eta lozorro luzean izan diren proiektuak; San Miguel Anakaren garapena eta Plaiaundiko kirol instalazioen behin betiko kokapena bezalakoak berrabiarazteko konpromisoa adierazi du. "Egun arte bezala, gure hiri proiektuan lanean jarraituko dugu, orain bi urte bertan hiritarrekiko hartutako konpromisoak beteaz, gure auzoen bizi kalitatea, ongizate eta bizikidetasuna hobetuz" amaitu du esaten Iridoyk. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...