Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Futbola kirola baino gehiago da bakea eta bizikidetza egiten laguntzen duelako
Donosti Cup 2017 dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan dira bi talde: Madrilgo “Dragones de Lavapiés” eta Kroaziako “Vukovar 1991”. Bizimodu zaila egokitu zaien mutikoak eta gaztetxoak dira, Madrilgoak herri urrunetako etorkinen umeak eta Kroaziakoak, Serbiak egindako sarraskiaren ostean sortutako taldekoak.
Batzar Nagusien harreran, Eider Mendoza presidenteak azpimarratu du “Dragones de Lavapiés” eta “Vukovar 1991” taldeek gauza bat erakusten dutela, alegia, “futbolaren esperientzia kirola egitea baino askoz gehiago da, futbolak bakea, adiskidetzea eta bizikidetza egitzen laguntzen duelako, laguntasuna eragiten, errespetua ikasten eta elkar zaintzeko bitartekoa delako”, eta erantsi du “futbolean garrantzitsua dela irabazten jakitea galdu duena umiliatu gabe eta galtzen jakitea ere bai, besteak irabaztea onartuz”. Eider Mendozak adierazi du Batzar Nagusiak bat datozela balio horiekin.
Lavapiesko futbol taldean 32 naziotako mutikoek jokatzen dute, adibidez, Txina, Ekuador, Senegal eta Errumaniakoek, 5 urtetik 14 artekoak dira, gehienak egoera zailean bizi direnak. Vukovarko taldea, berriz, Zagreben sortu zuten serbiarren sarraskietatik ihesi joandako pertsonek, 1991n. Oraindik zatiketa handia dago Vukovarren, esate baterako, kroaziar eta serbiar umeek ezin izaten dute eskola berera joan, aisirako ere leku desberdinak dituzte… Giro horretan, “Vukovar 1991” futbol taldean elkarrekin daude kroaziarrak eta serbiarrak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


