Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko aldarriarekin
Adierazpena onartu du pertsona gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen eskubideen aldeko lan egiteko konpromisoa berrituz
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du gaur ospatzen ari den LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko aldarriarekin eta gogoratu du foru erakundeak “pertsona guztiek sexu orientazioa eta genero identitatea aukeratzeko duten eskubidearen alde” egin duela “behin eta berriz”. Horretarako, erakunde adierazpena onartu du Aldundiak, Gipuzkoa anitzaren alde lan egiten jarraitzeko bere konpromisoa berrituz. “Diskriminazio ezaren eta aukera berdintasunaren printzipiotan oinarrituta, pertsona gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen eskubideak babestera eta indartzera zuzenduriko politikak garatzearen aldeko apustua berritzen dugu”, jasotzen du testuak.
Erakunde adierazpena foru arduradun ezberdinek eta gizarte antolatuko eragileek irakurri dute gaur goizean foru jauregiaren arkupetan egin den ekitaldi batean. Testuari ahotsa jarri diote Imanol Lasa, foru bozeramailea eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua; Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua; Maribel Vaquero, Bizikidetza eta Giza Eskubidetako foru zuzendaria; eta Gehitu, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteko ordezkariak.
Adierazpenean, foru erakundeak Aniztasuneko Bizikidetzarako Plana abiarazteko konpromisoa adierazi du, datozen asteotan iragarriko den ekimena. Gainera, pertsona ororentzako ekitate eta berdintasun giroan, neska, mutiko eta nerabeen arteko genero berdintasuna bermatzera bideratutako heziketa eta sentsibilizazio ekintzak sustatzearen alde egin du, “aurreiritziei eta bazterkeriari aurre egiteko gazteen arteko gune seguruak sortuz”. Zentzu honetan, gogoratu du Foru Aldundiak gaitzesten dituela indarkeria inplizitu eta esplizitu oro, jokaera homofoboak eta bazterkeriazkoak.
Testuaren irakurtzearekin batera, visual thinking artista batek marrazkitan jarri du adierazpenaren edukia, mural ikusgarria osatuz. Gero, herritarren ekarpenak jaso ditu artelanak, betiere LGTBIQ+ egunarekin erlazionatuta. Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak dei egin die herritar guztiei ekainaren 28a ospatu dezaten eta, lurraldeko hainbat hiri eta herritan, egun horretan antolatuko diren ekitaldietan parte har dezaten.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



