Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Beasaingo Zumadi industriguneko sarreran zarataren aurkako pantailak jarriko ditu Foru Aldundiak
Uda ondoren N-1 errepideko 4 kilometroko zatian zorua erabat berrituko da. Lanek, 1.300.000 mila euroko aurrekontua dute
Bide Azpiegitura diputatu Aintzane Oiarbide Beasainen izan da gaur Gipuzkoako foru Aldundiak Beasaingo Zumadi industriguneko sarreran N-1 errepidetik datorren zarataren aurkako pantailak jartzeko proiektua aurkezten. “Aldundi honen nahia zarata gehien produzitzen duen eta Gipuzkoa zeharkatzen duen trafiko astuna AP-8/AP-1 ardatzera trasladatzea da eta horretan ari gara lanean”, azaldu du Oiarbide Diputatuak. “Europar zuzentarauek ala aginduta gaur egun trafikoaren eguneko interntsitate media 6.000 tik gorakoa duten Gipuzkoako errepide guztien mapa akustikoa egiten ari gara. Azterketa hau zarata mapa osoa izan eta lehentasunak jartzeko erabiliko da”, gehitu du.
Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak, zarataren kontrako pantailena urte askotako eskaera bat dela gogoratu du: “Beasain komunikazio lotune izan da historikoki eta ibilgailu kopurua goruntz joan da; trafikoaren kalteak, hotsa, nozitu dira urtez urte eta iritsi da Aldundiak esku hartzeko momentua eta eskerrak ematekoa ere”, azpimarratu du Aldasorok.
Zaratak bi foko desberdin ditu: alde batetik trenbidetik datorrena eta bestetik N-1 errepidetik datorrena eta bakoitzak bere soluzio propioa eskatzen du. Foru Aldundiak aurten idatzi duen eraikitze proiektuaren bitartez, N-1 errepideak sortzen duen zarata maila gutxitzea nahi da.
4 metro altuerako eta 10,6 zentimetro lodierako “bi aldetatik absorbenteak” diren pantaila jarriko dira. Errepideko zarata gutxitzeaz gain, trenbidetik datorrena ere ez errebotatzen lagunduko dutenak. Panel metalikoak, zulatuak dituzte kanpoaldean eta barnealdean material absorbentea.
288 metroko zati honetan jarriko dira pantailak: Gruas Usabiagatik irtenda N-I errepiderako sarbidetik hasi eta Zumardi industrialdera eta trenbideetara sartzeko N-I errepideko hurrengo itzulbideraino. Ondorioz, N-I errepideko zirkulazioak eragiten duen zarata murriztuko da Beasaingo Trenbide kaleko etxebizitzen onerako.
Proiektua jendaurrean jarri zen hilabetez martxoaren 29an, interesatuek alegazioak eta iradokizunak egiteko aukera izan zezaten, eta ez da alerik aurkeztu. 438.127,99 eurokoa izango da aurrekontua. Obrak egiteko epea, berriz, hiru hilabetekoa.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 errepidean 4 kilometroko zatian zorua berrituko du. Lanak Beasain eta Olaberria artean, 416 eta 420 puntu kilometrikoen artean egingo dira Gasteiz-Irun norabidean. Lanak uda ondoren egingo dira eta 1.300.000 euroko aurrekontua dute.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


