Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/06/08

Udalak eta SADEk epea adostu dute Bellas Artes eraikinari irtenbidea bilatzeko

Adostutako lehen neurria izango da epaileari eskatzea ondareen gaineko erreklamazioen prozedura judiziala bertan behera uzteko.
Eneko Goia

Donostiako Udalak eta Sociedad Anónima de Deportesy Espectáculos (SADE) enpresako zuzendaritzak adostu dute epaileari eskatzea ondareen gaineko erreklamazioen prozedura judiziala bertan behera uzteko. Gainera, bi aldeek adostu dute epe jakin bat ezartzea adostutako irtenbidea bilatzeko, hain zuzen ere, Prim eta Urbieta kaleko higiezinaren egungo egoerari adostutako irtenbidea, betiere, erabilera eta babesaren arteko oreka mantenduz.

Behin Udala eta SADEren arteko elkarrizketa amaituta, bi aldeek erabaki dute epaitegiari idatzi bat egitea eta, bertan, segidakoa eskatzea: prozedura judiziala bertan behera uzteko, hain zuzen ere, eraikinaren jabea den enpresak egindako ondarearen gaineko erreklamazioaren ostean hasitako prozedura judiziala. Baldin eta epaileak eskaera kontuan hartzen badu, epea irekiko da Udalak eta Bellas Artes eraikinaren jabeak negoziatutako irtenbidea lantzeko.

Behin Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzak eraikinari emandako babesa bertan behera utzita, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babes espedientearekin ez jarraitzeko erabakia hartuta, Udalak eta SADEk hainbat bilera izan dituzte aztertzeko nola uztartu daitekeen eraikinari erabilera ematea eta eraikinaren elementu nagusiak babestea.

Gogoratu behar da Eraikitako Hiri-Ondarea Babesteko Plangintza Bereziak (PEPPUC delakoa) C Babes maila eman ziola Bellas Artes eraikinari. Eta, ondorioz, eraikinaren hainbat elementu arkitektoniko babesten ditu.

Eneko Goia alkateak adierazi du SADE enpresak gogoa erakutsi duela erabilera eta babesa uztartzeko irtenbidea bilatzeko, eta ondorioz, prest dago elkarrizketa arintzeko irtenbidea arrazoiko epean lortzeko. Alkateak berak honakoa gogorarazi du: "Prozedura judizialak ondorio larriak ekar zitzakeen Udalaren diru-kutxarentzat. Beraz, prozedura judiziala bertan behera uzteko eskatzeak bi aldeen borondate ona erakusten du, baita negoziatzen hasteko fasea irekitzeko aukera emango digun aurreratzea ere".

Goiaren ustez, gerta daitekeen okerrena da eraikina orain arte dagoen bezala jarraitzea, hau da, erabilerarik gabe eta gero eta hondatuagoa. Ondorioz, ezinbestekoa da jabeekin elkarlanean aritzea erabilera eta babesaren arteko oreka bermatzeko.

Donostiako Alkateak esan du, Bellas Artes eraikina berezia dela eta balio artistikoa eta sentimentala duela donostiarrentzat. Hori dela-eta, Udalak lan egingo du hiriko gune berezi horren funtsa ez aldatzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...