Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Musikak blues erritmora jarraituko du sanjoanen ondotik Tolosan ekainaren 29tik aurrera
Beste urte batez, Tolosako zein urtero urtero gure mugez haratagotik etortzen diren zale guztiek blues estiloan mugitzen diren sona eta kalitate handiko bakarlari eta taldeen doinuez gozatzeko aukera izango dute Tolosan. Ekainaren 29etik uztailaren 2ra programatu diren 9 kontzertuen bildumak osatzen dute Tolosa&Blues-en 13. edizioa.
Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak nabarmendu du nazioartekotasuna eta tokikotasuna uztartzen jarraitu nahi izan dutela: “gure produkzio lokalari merezi duen tokia emanaz, eta estilo honetako talde eta bakarlari esanguratsuenei muzin egin gabe”. Nafarroa, Gipuzkoa edo Bizkaiako taldeetatik hasi, eta Estatukoak zein Estatu Batuetako musikariak ere izango ditugu gure artean.
Tolosan jaialdia bera herriko txoko ezberdinetan banatzen saiatu direla gaineratu du zinegotziak, eta zentzu horretan oso interesgarria dela espazio txiki eta handien artean lortu den oreka: “Euskal Herria plaza edo plaza Berritik hasi eta Ilargi, Saikin2 edo Solana4 bezalako gune txikiagoetararte”.
Guztien artean antzeman daiteke genero berdinaren barruan estilo ezberdinetako bakarlari edo taldeak direla, bluesaren barruan ere gustu guztiei tokia egiteko helburuarekin egin dutela adierazi du Carbonellek: “eta noski, aukeraketan lan handia egin dute Udaleko teknikariek eta Iñigo bezalako blues jarraitzaile sutsuek, eta kalitatea gorena izango da. Hori bermatua dago”.
Eta zentzu horretan bere eskerrak eman dizkie proiektuan sartu diren eragile, laguntzaile, eta aipatutako tabernaei “blues jaialdiaren alde egiten duten esfortzuagatik”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


