Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/05/27

Eibarko EAJk "denbora galdutzat" jo du 2015-2019 agintaldia

Ez da proiektu estrategikorik abiatu. 8 milioi euro baino gehiago daude erabili gabe eta arrapataka dabiltza hiri-eredurik ez dutelako. EAJren zeregina da paralisi sozialistak hirian eragin dezakeen kaltea gutxitzea. Esnatzeko garaia da.
Eibar

Eibarko EAJ-PNVk agintaldi erdiko balorazioa egin du. Nabarmendu egin ditu ikuspegi falta, inbertsio eskasia eta proiektu estrategikoak abiatzeko ez dela adostasunik bilatu.

Udal agintaldiaren erdigunean, 2015eko hauteskundeak pasa eta bi urtera, Eibarko EAJ-PNVk udal "kolapso-egoera" baloratu du. "Bi urte bi hitzetan laburtu dezakegu: galdutako denbora", adierazi dute Josu Mendicute eta Elena Ibañezek -bozeramaileak eta koordinatzaileak-.

Eibarrek ezin du jarraitu PSOEren inprobisazioaren menpe, halaxe baitihardute eguneroko kudeaketan. Hauteskundeetan izandako emaitza onak akomodaziora eraman du PSOE, eta ez da errealitatea ikusteko gai. Ukatu egiten du degradazioa, eta suhiltzaile gisa dihardu arazoek eztanda egiten dutenean. Beti argazkiaren eta titularraren bila, ardurak hartu gabe", baieztatu du Josu Mendicute bozeramaile abertzaleak, eta gaineratu duenez "gobernu zonbi baten aurrean gaude, noraezean dabilena, borondate propiorik gabe". Halaber, deitoratu duenez "lau urteko erronkari heldu zioten eta denboraren erdia agortu dute. Oraindik inork ez daki zein den beren hiri-eredua, inork ez daki zer egingo duten datozen bi urteotan".

Ildo horretan, Mendicutek udalerriaren egoera gogoratu du. Erabili gabeko 200.000 metro karratu industrial dauzkagu, 1.000 etxebizitza hutsetik gora, 1.900 pertsona baino gehiago langabezian, inguruan baino BPG per capita baxuagoa, trafiko kaotikoa, aparkaleku falta, espaloi estuak, egun batetik bestera konpontzen ez diren arazoak. Baina arazo horiek eskatzen dute bide bati ekitea, lan handia eskatzen duen bidea. Ilusioa daukanak baino ez dio bide horri ekin. Eta hemen apoltronamendua baino ez dago, deitoratu du. Abertzale eibartarren esanetan, Plan Estrategikoa baleko dokumentua da Eibar eraldatzeko, baina agintaldi erdira iritsita oraindik ez dute Udal Bilkurara eraman. Izan ere, beldurra baitiote errealitateari eta horri aurre egiteari". Horregatik guztiagatik, bozeramaile jeltzaleak bere taldearen ardura iragarri du: paralisi sozialistak Eibarko herriari dakarkion kostua ahal beste leuntzea". Beste erremediorik ez du ikusi, bi urte igarota zaila baita orain inakziotik esnatzea. Baina hori litzateke onena".

Puntu horretan, zinegotzi gazteak gaineratu duenez, PSOEk aurrekontu- edo egonkortasun-akordiorik ez badu, serio negoziatu nahi ez duelako" dela, izan ere, ñ milioitik gora daude soberakinean eta bereak direla uste baitute. Diote diru hori gobernu-taldearena dela. Ez dira gai proposamen bat onartzeko, hori Eibarrentzat ona bada ere, proposamena EAJrena baldin bada. Baliabide publikoak ulertzeko modu horrekin ez goaz inora", salatu du, eta gogora ekarri du eibartarrok jarraituko dugula autoen zerga garestia ordaintzen, Musika Eskola desproportzionatua ordaintzen eta HOZaren errekargu injustua jasaten. Bitartean, Udalak gero eta kontu potoloagoak izango ditu, herritarren beharrei erantzun gabe".

Oposizio gogorragoa merezi dute

Egoera horren aurrean, Mendicutek gogoeta plazaratu dud Alkateak oposizio malgua dauka. Ez gara merezi bezain gogorrak. Udalaren utzikeria ezin da ulertu. PSOEren alderdi-interesak herri-interesen gainetik jartzen dituzte, eta horrek gatazka baino ez du sortzen. Alderdi politiko guztiok Eibar jarri beharko genuke alderdikeri guztien gainetik", ohartarazi du, eta baserritarren elkartearekin probokatutako polemika jarri du adibide gisa. Andiraok berak esan du: Eibarko Alkateak lortu du Euskadi osoan beste alkaterik lortu ez duena: baserritarren %Ñ aurrez aurre jartzea".

Taldeburu jeltzaleak udal gobernuaren trikimailuak ere salatu ditu. Jendea engainatzen saiatzen ari dira. Autobus geltokiaren gogoeta lurperatu nahi dute 143 inkesta eginda. Kirolaren Plan Estrategikoa enkargatu dute helburu bakarrarekin: kiroldegi berria justifikatzea. Badirudi hor xahutu nahi dituztela kaxoi batean ezkutatutako ñ milioiak". Horregatik guztiagatik, Mendicutek ohartarazi du PSOE suntsitzen ari dela Eibarrek beti izan duen garapen-eredua. Eibar euskal ereduaren aitzindari izan da beti. Badirudi euren eredua bestelakoa dela: txiringitoak, futbola, supermerkatuak eta diru-laguntzak. Beste eredu bat suspertu nahi dugu, baina PSOE aurka dago".

Antzeko hitzak izan ditu Elena Ibañez zinegotziak, hainbat gai aipatuz. Gizartekintzan ez dago gogoeta estrategikorik. Laguntzak banatzeko batzorde hutsa da. Hizkuntza-politikak teknikariei eta elkarteei esker egiten du aurrera, bultzada politikorik gabe. Kulturan duela 10 urteko txostenek azaldutako arazoek diraute eta kudeaketan irregulartasunak ere izan dira. Udaleko eguneroko lana zaila da, oztopoak daude informazioa lortzeko eta ez dago modurik Eibarrentzako etorkizuneko estrategiez hitz egiteko".

Koordinatzaile jeltzaleak taldekideen lana eskertu du. Lanean dihardugu ekimenak aurkezten, Plan Estrategikoa oinarri dugula, Eibar berpizteko. Zoritxarrez, proiektu estrategikorik gabeko gobernua daukagu. Ez dakite zer nahi duten gure herriarentzat". Ondorioztatu du horren eraginez nolabaiteko talka nabari dela. Baina EAJ-PNVren borondatea lan egitea da, eibartarren alde eta gure hiriaren etorkizunaren alde".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...