Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Agerian geratu da beste behin, Bidegi sozietate publikoari buruz Bilduk erabilitako argumentu eta datuak faltsuak zirela
Fenomeno politiko baten aurrean gaude: arerio politikoa suntsitzea helburu bakarra duen estrategia politikoa. Joan den legealdian zehar, Larraitz Ugarte buru zuela, Bilduk sistematikoki aurrera eramandako estrategia
Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak, Bide Azpiegitura Batzordean Aintzane Oiarbide Diputatuaren, BIDEGI 2016 balantzea aurkezteko, agerraldiaren ostean adierazi du, “Bidegiren emaitza eta kontuak alde batera utzita -benetan positibotzat jo behar ditugunak-, doktoradutza tesi bat idazteko moduko “fenomeno politiko” baten aurrean gaude: arerio politikoa suntsitzea helburu bakarra duen estrategia politikoa. Joan den legealdian zehar, Larraitz Ugarte buru zuela, Bilduk sistematikoki aurrera eramandako estrategia”. Arrizabalagak jarraitu du esanez, “aipatu estrategia medio, Bilduk, alarma soziala sortu nahi izan zuen etengabe argumentu eta datu faltsuetan oinarrituta, gaur beste behin agerian geratu den bezalaxe”.
Bidegiko balantzeak azaldutako datuei erreparatuta, Arrizabalagak azpimarratu du, “Bilduk egindako iragarpenak ez direla inondik inora bete. Bidegiren kontuen irakurketa faltsu eta interesatua egin zuten, bere garaian argitzen saiatu ginen bezala. Egun, Bidegiren ikuskatutako balantzeak benetako egoera zein den azaltzen digu, eta Bidegiren inguruan eraikitako kontaketa maltzurra agerian uzten du, gaur egun oraindik EH Bilduk bizirik mantendu nahi duena”.
Bozeramaile jeltzalea harrituta azaldu da, “batzuk – EH Bilduri zuzenduta- gezurra estrategia politikotzat erabiltzeaz”, eta gaineratu du “batzuetan iruditzen zaigu antzezle bikainak ditugula aurrean, edo agian, beraiek botatako gezurrak sinesten dituztela, eta horrek beste egoera batetara eramango gintuen: estrategia politiko batetik paranoia politiko betetara”.
Azkenik, Maria Eugenia Arrizabalagak esan du, “Bidegiren balantzeak argi azaltzen digu Gipuzkoako Foru Aldundiak duen sozietate publiko bideragarriena dela gaur egun. Eta hori, inongo zalantza izpirik gabe, berri ona da Bidegirentzat, Foru Aldundiarentzat eta gipuzkoar guztiontzat”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



