Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Emaitza onak eman ditu Nazioarteko Mugikortasun-aukeren Azokak
Irungo Udaleko Gazteria arloak balantzea egin du Nazioarteko Mugikortasun-aukeren Azokak lortutako emaitzen inguruan. Donostiako Europe Direct zentroarekin elkarlanean antolatu da eta joan den maiatzaren 9an egin da
Urtero bezala, Donostiako Europe Direct zentroak jarduera oso zabal bat antolatu zuen Europako aukerak herritarrei ezagutzera emateko; eta aurten, Irunen burutu da. Azoka horretara interesatu mota ugari hurbildu zen eta ikastetxe desberdinak ere bai: Talaia BHI (3. DBH), Txingudi Ikastola (3. DBH), San Vicente de Paul BHI (3. DBH) eta Hirubide BHI. Guztira, 14 eta 16 urte bitarteko 200 bat ikasle hurbildu zen azokara beren irakasle eta zuzendariek lagunduta. Bestalde, ikastetxeez aparte, Irun, Hondarribia, Donostia, Andoain eta Errenteria bezalako herrietatik etorritako adin desberdinetako 20 bat gazte ere etorri zen azokara.
"Azoka honen helburua Europak eskaintzen dituen aukerak gazteei hurbiltzea zen eta Gazteen Mugikortasunerako Irungo Nazioarteko zerbitzua ezagutzera ematea ere bai", adierazi du Gomez ordezkariak.
Era berean, Azokaren antolaketan 12 bolondresen talde bat aritu da eta ekipo tekniko bat ere bai. Kolaborazio lanetan jardun zuten baita ere Serbia eta Finlandiako bi bolondresek, gaur egun Europako Bolondres Zerbitzua egiten ari baitira Hendaian. Bolondres horiek, Azoka koordinatzen eta antolatzen laguntzeaz gain, bertatik pasa zirenen datuak eta kontaktuak jaso zituzten gero beraiekin zuzeneko kontaktuan egoteko eta Gazteen Mugikortasunerako Irungo Zerbitzutik gazteen elkar trukerako egon daitezkeen azkeneko eskaintzak eta deialdiak bidaltzeko.
Bestalde, ikastetxeetako irakasle eta zuzendariekin bilera bat egin zen aholkuak emateko eta gazteen elkartrukerako programaren berri eman zitzaien eta beste programa eta proiektuen informazioa ere eman zitzaien, beraiek aprobetxatu ditzaketenak eta ikastetxeetatik bertatik egiteko aukera dutenak.
"Emaitzarekin oso gustura gaude. Ikasleek gozatu egin dute, gazteen elkartrukerako programa gertutik ezagutu ahal izan dute (aurretiko esperientzien bitartez), hitz egin eta galderak ere egin dituzte. Europako bolondresekin ingelesa praktikatu dute eta Europako Bolondres Zerbitzua ezagutu ere bai" azpimarratu du Josune Gomez ordezkariak, Kaebnai-ko langileekin batera. "Gainera, geneukan helburu nagusienetako bat ere bete dugu, alegia, Nazioarteko Mugikortasun Zerbitzua ezagutzera ematea eta bitartean ikastetxe hauek zerbitzuaren hedapena egin ahal izatea".
I LOVE EUROPE: Gazteen Mugikortasunerako Irungo Nazioarteko Zerbitzua
Programaren xedea da bitarteko aktibo berri bat eskaintzea Europa eta Europak eskaintzen dituen aukerak Irungo gazteen eskura jartzeko xedearekin. Horrez gain, beste xede bat da gazteen entitateetarako eta/edo boluntariotza entitateetarako eta boluntarioak dituzten entitateetarako laguntza eskaintzea. “Erasmus +: Juventud en Acción” programako nazioarteko mugikortasunaren, ikaskuntza ez formalaren eta boluntariotzaren eremuan edo Europa Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiko eta beste erakundeetako beste programa batzuetan kokatzen da.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


