Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk babes politiko eta juridiko osoa azaldu dio Itsasoko udalerri berriari
Xabier Ezeizabarrena batzarkideak Espainiako gobernuari exijitu dio euskal autogobernuaren aurkako eraso bidea bazter dezala eta politikaren judizializazioa gogor gaitetsi du
Xabier Ezeizabarrena, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkideak Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran “Itsaso Udalerri berriari buruz Ebazpen Proposamena” puntuaren inguruan esan du, “EAJ-PNVk babes politiko eta juridiko osoa azaltzen diola sortu berri den Itsaso udalerriari”.
EAJ-PNV eta PSEk elkarrekin aurkeztutako Ebazpenaren eztabaidan, Xabier Ezeizabarrenak PPk gidatzen duen politikaren judizializazioa gogor gaitzetsi du, halaber Espainiako gobernuari exijitu dio, euskal autogobernuaren aurka, Itsasoko herritarrek Ezkiorengandik bereizteko gehiengo zabalaz onartutako borondatea eta gure herriko erregimen lokalaren aurkako eraso bidea bazter dezala.
Horrexegatik onartutako ebazpenak, Itsaso Gipuzkoako 89 udalerri bezala onartu duen Foru Arauaren aurka Estatuak jarritako helegitea erretiratzearen beharra du oinarri.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



