Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Kontraesan nabarmena izan da EH BIlduk Batzar Nagusietan aurkeztutako ETAren armagabetze ebazpena erretiratu izana
Bilboko argazki bateratua aitzakiatzat hartuz, gaur EH Bilduk nahiago izan du Batzar Nagusietan aurkeztutako bere ebazpena erretiratu, EAJ-PNV eta PSEren erdibidekoaren alde bozkatu baino. Nahiz eta bihar baiezko bozka emango dion Legebiltzarrean testu berbera jasotzen duen Legez Besteko Proposamen bateratuariMaria Eugenia Arrizabalaga, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkurako 6. puntuaren inguruan “ETAren armagabetzearen prozesuan laguntzeko hartu beharreko neurriei buruzkoa” esan du, “Madrileko gobernuaren aukera politiko bakarra egoera usteltzen uztea izan dela eta hala, 2014ko abenduan, aurrerapausorik ezaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ETAri luzatu ziola “Armagabetze azkar, bideragarri eta eraginkor baterako prozedura-proposamena, gizartearen aurreko alde bakarreko keinu batean oinarritua, gizartearen, nazioartearen eta erakundeen babespean”.
“Apirilaren 8an –jarraitu du Arrizabalagak–, Frantziako epaileen aurrean jarriko dute arma biltegien geolokalizazioa, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak egiaztatua, legezko bermeekin egina, eta Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Mankomunitateak babestua”. “Espero dezagun –azpimarratu du Arrizabalagak–, denok eskatzen dugun bezala, Espainiako eta Frantziako Gobernuek aukerak merezi duen bezala erantzutea”.
Bozeramaile jeltzaleak jarraitu du adieraziz, “baten batzuek ETA sortu zuten, ez herriak; eta ETAren jarduera armatuak 50 urte iraun du. Sufrimendu latza eragindako jarduera. Herri honek eta Herri honetako herritarrek merezi gabekoa”.
Bestalde, Arrizabalagak harrigarritzat jo du Xabier Olano EH Bilduko batzarkidearen jarrera: “Bilboko argazki bateratua aitzakiatzat hartuz, gaur EH Bilduk nahiago izan du Batzar Nagusietan aurkeztutako bere ebazpena erretiratu, EAJ-PNV eta PSEren erdibidekoaren alde bozkatu baino. Nahiz eta bihar Legebiltzarrean baiezko botoa emango dion gaur Batzar Nagusietan aurkeztu den testu berbera jasotzen duen Legez Besteko Proposamen bateratuari”. Bozeramaile jeltzalearen hitzetan “kontraesan nabarmena izan da EH Bilduk egindakoa”.
Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaileak gogoeta eginez amaitu du: “Orain ETA armagabetuko da. Baina behin betiko armagabetzea iragarri eta bost urte eta erdi igaro ondoren iruditzen zaigu badagoela oraindik ere, erantzunaren zain dagoen galderarik; norbaitek erantzun beharko lukeen galdera: Zergatik utzi zion ETAk jarduera armatuari? Zergatik orain ez da uztargarria jarduera armatua bide politiko eta demokratikoekin? Norbaitek erantzun beharko lituzke galdera horiek”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


