Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Prebentzio Mahaiak nerabeen kezkak zuzenean erantzuteko plataforma digitala jarriko du abian
2015-2016 ikasturtean jarri zuen abian lehen aldiz Tolosako Udalak Prebentzio Mahaia. Ordurarte udal teknikariek gauzatzen zuten koordinazioa; orain inplikatutako erakunde eta eragile guztiek eragiten dute era koordinatuan
Guztira, DBH-ko hiru Ikastetxetako ordezkariak (Orixe; Herrikide eta Laskorain), Osasun Saileko eta Osakidetzako teknikariak, Udaletxeko Gazteria, Berdintasuna eta Prebentzioa teknikariak, Topaguneko hezitzaileak eta kale hezitzaileak, Berdinsex-eko sexu aholkulariak eta AECC elkarteko psikologoak osatzen dute mahaia.
Zeharkakotasuna dinamika berriaren “muina” dela adierazi du Olatz Peon Ormazabal alkateak: “administrazioa erlazionala da, eta horrek, zeharkako politiken beharra azaleratzen du”. Tolosako Udalak, ikusirik amankomuneko hainbat gai erakunde ugarik jorratzen zituztela, aberasgarritzat jo zuen ondorioz, administrazioen arteko integrazioa, koordinazioa eta komunikazioa hobetzea.
Nerabeei kezkatzen dieten gaien inguruan, osotasunean, erantzuna ematea oinarrizkoa zen udal teknikariek gauzatzen zuten koordinazio horren arabera. Kontuan izan behar dugu Tolosako biztanleen %30a direla gazteak; eta %16 nerabeak (12-17 urte bitarteko gazteak). Bertatik sortu zen beraz, Nerabeentzako Esku-hartze Komunitarioko lan taldea.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


