Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoak ez du behar ez harrerisirik ez atzera begira geratzerik politika egiteko
Maria Eugenia Arrizabalagak salatu du politikaren judizializaziorako joeran Espainiako gobernuaren ikasle trebea eginda dagoela EH Bildu
Eusko Alderdi Jeltzaleak Batzar Nagusien erabakia defenditu du gaurko Bozemaile Batzordean aurtengo aurrekontuen araua babesteko botoa emanez, EH Bilduk auzitara jo ondoren 2017ko aurrekontuen aurka.
Maria Eugenia Arrizabalaga bozemaile jeltzaleak salatu du “ezker abertzaleak buru duen EH Bildu koalizioak Gipuzkoa atzera begira jartzen duela behin eta berriz, eta horretan ezagun duela gipuzkoarren etorkizunerako proiektua falta duela”. Arrizabalagak gogorarazi du “Bilduk gobernatu zuenean, EAJk oposizioa egitean Bilduren aurrekontuak negoziatu, hobetu eta aurrera atera zituela. EH Bildu, aldiz, ez da konformatzen galtzaile izatearekin eta tematuta dago ezezkoan”. Batzarkide buruak nabarmendu du, “politikaren judizializaziorako joeran Espainiako gobernuaren ikasle trebea eginda dagoela EH Bildu”.
Horiek horrela, Arrizabalagaren iritziz “nahikoa da, EH Bilduk baztertu beharra dauka erasoa politikagintzatik, gehiengoak zuzentasunez eta askatasunez erabakitzen duena onartzea delako demokraziaren legea, ez harresiak altxatzea, ezker abertzalea eta EH Bildu gehiengo horretan sartzen ez diren aldiko”.
Buruzagi jeltzaleak erantsi du “EH Bilduk, eta Podemosek ere berdintsu koalizioarekin bat eginda, jendea politikarekin nazkatzeko moduko jokaera izaten duela eta EAJk ez duela onartuko politika eta erakundeak desprestigiatzen duen jarduerarik”.
Azkenik, Maria Eugenia Arrizabalagak dei egin dio EH Bilduri Gipuzkoak eta Euskadik dauzkaten erronka politikoak kontuan izanda, “gure herriaren aldeko akordio-kulturaren arrastoan sartzeko eta jartzeko aurrera begira, iraganeko jokabideak eta politikak utzita”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


