Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/03/14

Markel Olano Kataluniara joan da ‘procés‘-aren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko

Hitzordu nagusia bihar goizean –asteazkena- izango da; Diputatu Nagusiak eta foru bozeramaileak laneko batzarra edukiko dute Carles Puigdemont Generalitateko presidentearekin.
Markel Olano Kataluniara joan da ‘procés‘-aren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko

Aldundia Kataluniara joango da, gaur, asteartea, ‘procés’-aren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko, Kataluniako esparru politikoko aktore nagusien eskutik. Markel Olano diputatu nagusia edukiko du buru gipuzkoar ordezkaritzak, eta bertan izango da Lasa bera ere. Hitzordu nagusia bihar goizean –asteazkena- izango da Carles Puigdemont Generalitateko presidentearekin. Edonola ere, aurreikusitako agendaren barruan, beste ordezkari politikoekin eta gizarte zibil antolatuko eragileekin ere elkartzeko asmoa dute.

Kataluniarekin “elkarlan bideak estutzeko” helburuaren barruan kokatu du Lasak biharko batzarra. “Sekulako garrantzi politikoa duten gertakariak izaten ari dira bertan, eta Euskadi osoan, eta Gipuzkoan bereziki, ikusmin handia piztu dute”. Adibide bezala aipatu du joan den hilean, Kursaal aretoan, “Erabakitzeko Eskubidea. Prozesua Katalunian” izenburupean, Ibarretxe Lehendakaria eta Artur Mas protagonista eduki zituen ekitaldiak izandako erantzun jendetsua.

Lasak azpimarratu duenez, bi erakundeak bat datoz printzipio demokratiko “oso garbi” baten defentsan: herritarren borondatearen errespetuan, alegia. “Begibistakoa da gatazka politiko bat bizi dela Katalunian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, gipuzkoarron ordezkari bezala, bere babesa eta atxikimendua adierazi nahi dizkio Kataluniako herriari. Arrazoi sinple bategatik egiten dugu: gure ustez gipuzkoarron gehiengoa sentsibilizatuta dago gai honekin, eta arretaz ari da jarraitzen”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...