Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Erabakitzeko eskubidearen gauzatze praktikoa babesten dugu
“Ikuspegi demokratikotik subjektu politiko baten iritzia ezagutzeko modu bakarra herri-galdeketa da. Eta horixe da, eta ez besterik erabakitzeko eskubidea” adierazi du Maria Eugenia Arrizabalagak
Maria Eugenia Arrizabalaga, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaileak Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuraren 6. puntuaren amaieran, martxoaren 19an Gipuzkoako 34 herritan egin behar diren herri-galdeketak babesteari buruzko ebazpen-proposamenaren harira gogoratu du ez dela Batzar Nagusietako gehiengo zabal batek erabakitzeko eskubidearen alde agertzen den lehen aldia: “Joan den urtean EH Bilduk eta Eusko Abertzaleak taldeek ekarri genuen ekimen hauxe bera ganberara”. Arrizabalagak euskaldunon kontzientzia nazionalaren ibilbide historikoaren laburpenarekin hasi da, Sabino Aranaren Aberritik Agirre Lehendakariaren autodeterminazio aldarrira; 1933ko Estatutuaren erreferendumetik 1979kora; 1990ko Legebiltzarreko autodeterminazio deklaraziotik 2004ko Estatutu Berrira eta 2008ko Kontsulta Legera. Beste era batera ere labur daitekela erantsi du Arrizabalagak: “kartzelatik gerrara, diktaduratik “loapizaziora”, ukaziotik debekura. Esaldi honetan laburbiltzen baita euskaldunok Espainiatik lortu izan dugun erantzuna”.
Bozeramaile jeltzaleak Franciso Rubio Llorente Auzitegi Konstituzionalesko Presidenteorde eta Estatu Kontseiluko Presidentearen hitzok ekarri ditu gogora: “Si una minoría territorializada desea la independencia, el Principio Democrático impide oponer a esa voluntad obstáculos formales que puedan ser eliminados. Si la Constitución los opone, habrá que reformarla (para dar cauce a la voluntad de esa “minoría territorializada”); pero antes habrá que conocer la solidez de la voluntad en ese sentido. Y para ello no hay otro camino que el referéndum”. Hitzok, Maria Eugenia Arrizabalagaren iritzian, argi uzten dute “Ikuspegi demokratikotik subjektu politiko baten iritzia ezagutzeko modu bakarra herri-galdeketa da. Eta horixe da, eta ez besterik erabakitzeko eskubidea”.
Amaitzeko, Arrizabalagak Gure Esku Dago herri ekimenak hainbat eta hainbat herritan egingo duen ariketa praktikoari babesa eman nahi izan dio berriz ere. Era berean GEDetik haratago, ostiralean abian jarritako Legebiltzarreko Autogobernu Ponentzian Estatus Politiko Berri bat egituratzeko erronka gogora ekarri du, “izan ere politikan ez da nahikoa “zer nahi” dugun esatearekin -GED-eren kontsultetan ez bezala-, “zer” nahi dugun definitu behar dugu, “nola” gauzatuko dugun pentsatu eta bidea “norekin” batera egin ahal izango dugun asmatu” izan dira bere hitzak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


