Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako AP-8 eta AP-1eko zatiak zeharkatzeagatik dugun gastu mugaren formula inguruko herrialdeetara hedatzea interesgarria da oso
Gure ustez, interesgarria litzateke gastu muga Araba eta Bizkaiko lurraldeetara hedatzea, eta etorkizunean, zailtasunak zailtasun, Nafarroa eta Iparraldera ere, herri ikuspegitik hartuta
Maria Eugenia Arrizabalaga. Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako Bide Azpiegituretako Batzordean Aintzane Oiarbide Diputatuaren agerraldiaren ostean adierazi du, Gipuzkoatik maiztasun handiz Araba eta Bizkaiara joan-etorria egin beharra duten herritarren ikuspegitik interesgarria da oso Gipuzkoako AP-8 eta AP-1eko zatiak zeharkatzeagatik dugun gastu mugaren formula inguruko herrialdeetara hedatzea, herritarron arteko berdintasuna sustatu asmoz.
Hortaz gain, herri bateratu ikuspegia lantzeko ere baliogarri izan daiteke neurria, Arrizabalagaren ustez. Bere esanetan, interesgarria litzateke antzeko neurriak Nafarroarekin eta Iparraldeko euskal lurraldeekin ere adostu ahal izatea etorkizunean.
Hala ere, Aintzane Oiarbide Diputatuak esandakoaren haritik, zuhurtzia eta berme juridiko eta teknikoak beharrezkotzat jo ditu ere, egitasmoa behar bezala lantzeko.
Azkenik Maria Eugenia Arrizabalagak esan du: “Gure lehentasuna herritarrak dira eta horrexegatik egitasmoa behar bezala landu arte ez dugu aurkeztuko, herritarrongan sor lezaken espektatiba faltsuetatik ihesi”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



